domingo, 9 de octubre de 2016

DONOSTIAKO UDALA BELARTZAKO LEGEZ KONTRAKOLANEN LAGUNTZAILE

Naturkon  Gipuzkoako talde ekologisten kolektiboen   prentsa oharrara (Donostia, 2016/10/06))

                    
                           NATURKON: GIPUZKOAKO TALDE NATURZALEAK


DONOSTIAKO UDALA
LEGEZ KONTRAKO
LANEN LAGUNTZAILE
Betelana lau hilabetez geldituta egon ostean, berriro ere materialak isuri eta metatzeari ekin diote, gure iritziz guztiz ilegala den jardueran. Harriek beheko harrobian dute jatorria eta udaberrian legez kontra ari zirela salatu bagenuen ere, Udalak ekidin ez ezik, baimendu egin zituen araudia hautsiz. Orain Udala orduan bezala beste aldera begira dabil irregulartasun guztien ezinbesteko laguntzaile bilakatu delarik.
Harrobia izeneko eremurako (Mercadona) onarturiko planak, Belartza 2rako onartu zen Plan Partzialarekin gertatu bezala, ez zuen ingurumen gaineko inpaktuen azterketarik izan, ingurumen alorreko legedia urratuz. Gainera, lanak esleitu ziren zegokien prozedura legala jarraitu gabe eta horregatik Udalak gelditu egin zituen. Ordungo irregulartasunak ondoriorik gabe. 2 hilabeteetan zehar eginiko salaketak alferrik. Udalak ez zuen bere lana bete, erantzunkizun eza erakutsiz eta ez ikusiarena eginez.
Belartza 2ko betelana deritzana ere, beheko harrobiko materialekin sorturikoa, legearen aurka egina da. Baimenik gabe hasi ziren eta Udalak lanak gelditu beharrean, hasieran gertaerak ukatu eta gero, 6.000 €ko isun irrigarria ezartzeko proposamena egin zuen, baina aldi berean baimena luzatu zien, gure ustez Legearen kontrako erabakian, eta hala salatu genuen. Baina hori guztia gutxi balitz, balizko baimena emateko Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak zein Ur Agentziak (URA) ezarri zituen baldintza gehienak ez zituzten bete.
Orain, materialen isurketak darrai Udalak berak jarritako baldintzak urratu zituztela onarturik ere, pista berria ireki zutelako, erreka bat zeharkatuz eta hura zein babesturiko landaredia ere kaltetuz, aurreikusitako metaketa goi maila ere gainditua zegoela aitorturik ere, harri xeheketa-lanak ilegalak zirela eta horiek lehen gelditurik ere. Atzo Udaletxean berriz ere ilegalki ari zirela salatu bagenuen ere eta Udaltzaingoari deituta ere, ez da ezer gertatu, ez dituzte gelditu. Gaur lanean ari dira. Fiskaltzara joko dugu eta Arartekoan salaketa jarriko dugu beste behin ere, sekulako ezintasuna sentitzen dugun une honetan. Udalak Legea betetzen ari den bermatzaile eta ingurune naturalaren kontserbazioaren aldeko defentzaile sutsua izan behar luke. Tamalez, aipatutako irregulartasun guztien laguntzaile bilakatu da eta larria da oso.

DONOSTIAN, 2016ko urriaren 6an





NATURKON (Grupos naturalistas y conservacionistas de Guipúzcoa) 

 EGUZKI - HARITZALDE NATURZALEEN ELKARTEA - EKOLOGISTAK MARTXAN - ITSAS ENARA OE - UGATZA OE- ARKAMURKA NT – HERRIO NT – MUTRIKUKO NT – LANDARLAN NT - ZUMAIAKO NT – ONDARROA 12 MILIA - ERKAXO NT – KATAMARRUA NT - SEO BIRDLIFE

No hay comentarios:

Publicar un comentario