miércoles, 23 de octubre de 2019

DONOSTIAKO UDALAK 2 HILABETE DITU BELARTZAKO HARRIAK ATERATZEKO EPAIA BETEZ


DOOSTIAKO UDALAK 2 HILABETE DITU BELARTZAKO HARRIAK ATERATZEKO, EPAIA BETEZ


Donostiako Administrazioarekiko Auzien 2 Zki.ko Epaitegiak 2 hilabeteko epea eman dio Donostiako Udalari Belartza Goikoa eremutik harriak ateratzeko eta lursaila lehengoratzeko.

EAEko Auzitegi Nagusiak ekainean ebatzitako epaia eta irailean tinkaturikoa, Udalak orain arte ez du bete. Derrigorrezko eta azkeneko epe hori luzaezina da eta ordurako Belartza Goikoan ilegalki isuritako eta pilaturiko harri guzti-guztiak (>120.000 m3) hondakindegi batera eraman beharko lituzkete Legeari eutsiz.

Haritzaldek Auzitegira jo behar izan zuen Udalak emandako baimenaren kontra, ilegala zelakoan eta Auzitegi Nagusiak arrazoia eman zigun. Hortaz, ekainean, epaia ezagutu ahala, Haritzaldek Udalari hauxe eskatu zion:

“Udala betearazpen subsidiariora ekin diezaion sustatzaileei beste isun bat jarri ordez.”

Hala eta guztiz ere, hilabeteak pasa arren, Donostiako Udalaz ez du ezer egin. Are gehiago, halako kasuetan ohi den bezala demandantearekin harremanetan jarri ordez, komunikabideetan behintzat, lege urratzaileekin bildu dela dio. Orain Epaiak, behin betiko eta ttinko, argi eta garbi zehazten du hura gauzatzeko aipaturiko 2 hilabeteko epea duela.

Denbora aurrera doa eta herritarrok Udalak Legea noiz beteko zain.

 Donostia, 2019ko urriaren 23an.

No hay comentarios:

Publicar un comentario