viernes, 24 de marzo de 2023

ISURKETAREN ERRETIRATZEA IRAGARTZEN DU ZINEGOTZIAK

(HARITZALDE NATURZALEEN ELKARTEAK 2022KO ABENDUAREN 13AN BIDALITAKO PRENTSA OHARRA)


BELARTZA GOIKOAKO LEGEZ KANPOKO ISURKETA ERRETIRATZEAREN GAINEAN NEKANE ARZALLUSEK EGINDAKO ADIERAZPENEN BALORAZIOA 

Joan den abenduaren 10ean hiru urte bete ziren EAEANk Donostiako Udalak Belartza Goikoan onartutako lau hektareatako legez kanpoko isuria bertatik atera eta gunea legez kanpoko jardueraren aurreko egoerara leheneratu behar zela ebatzi zuela.

Isurketa erraldoi honek 2016ko udaberrian egindako lan batzuetan du jatorri, Valeriano Urrutikoetxea S.A. (VUSA) enpresak egindako hustuketa eta hondeatze lanen ondotik Mercadona eta Mc Donalds-ek bere jarduera Belartzako harrobian ezarri zutenean. Udalak harrigarriki onartutako materialeen isurketez gain, salatuak izan ziren irregulartasunez betetako lanak izan ziren. Haietako batzuk orain egiten ari diren lanetan argituak izatea espero da.

Ordutik legearen kontrako izan zen baimen horren azken arduradun den Donostiako Udalak epaiaren betetze subsidiarioa era justifikatu gabean luzatu du. Utzikeria horrekin Belartza Goikoan ezarri nahi duten poligono mixto edota merkatal poligonorako beharrezko litzatekeen oinarria egiteko enpresak publikoki zein dokumentazio bidez esandako asmo garbia zein interes pribatua lagundu dira. Bere garapenerako nahi duten isurketaren bermatzea lortzeko ingenieritza administratiboa darabilte sustatzaileek, HAPOaren berritze edota planeamendu berri baten esperoan. Ez alperrik “epaiek bere denbora hartzen dute eta, bitartean, harriek han darraite”, haien ordezkari legalek Udalean egindako Erakusketa Publikoan bota zuten bezala, herritarrak zur eta lur utziz.

Berriz ere Haritzalde Naturzaleen Elkartea, legez ezarritako prozeduren bidez ezkutuko ekintza horren salatzaile izan dena, prentsa bidez izan da luze dirauen betetze subsidiario honen norabide aldaketaren jakitun. Udal txosten zein judizialki alde interesatua izanagatik, zinegotziaren adierazpenen aurretiko udal ohartarazpenik jaso ez izana salatu nahi dugu berriz ere

Haatik, adierazi nahi dugu enpresa urratzaileak legez kanpoko isurketa erretiratuko duela dioen berria oso ona dela, baina era berean gure mesfidantza osoa agertu nahi dugu, ingurumen eta hirigintza eskandalu honen bueltan emandako aurrekariei erreparatuta.

EAEAN-ren epaia betetzeko azken ardura -Donostiako Udalarekin batera- duen Nekane Arzallus Hirigintza Zinegotziaren adierazpenek ez dute argitzen zenbat denbora hartuko duten harrien kentze lan zein inguruaren leheneratze lanek.

Epaia bete ez, eta denbora irabazteko lan partzialak izateko beldur gara, honek alde batetik udal hauteskundeei begira udal gobernuarentzat deseroso den egoera arindu eta bestetik etekin ekonomikoa emango liokeelarik enpresari, materialeen erabilera partzialaren bitartez.

Haritzalde Naturzaleen Elkartea, NATURKON eta Belatza2 Gelditu plataforman bildutako añorgatarren plataformak egindako proposamenari jarraipen estua egingo diogula adierazten dugu. Epaiaren betetze osoaren jarraipena egingo dugu, bai administratiboki zein bide judizial bitartez, ez legezko isurketa berariazko atzerapenik gabe eta kronograma koherente batean burutu behar den jakitun.



No hay comentarios:

Publicar un comentario