BELARTZA 2-KO HIRI PARTAIDETZA PROZESU POLEMIKOA
Atzo
Donostiako Udalbatzan Belartza 2-ko Plan
Orokorraren Aldaketa Puntuala tramitatzeko
“Herritarren Partaidetza Programa” deitu ziotena ospatu zen.
Ekitaldiaren helburua proiektuaren zirriborroaren aurkezpena zen eta
herritarrek polemika, salaketa eta gaitzezpenez josi zuten.
Izan
ere, bai atzoko deialdia eta baita aztergai zen dokumentua ere astebeteko
aurrerapenez iragarri zituen Udalak bere web orrian. Gutxi balitz, pasa den martxoak 7ra arte herritar eta
kolektiboek ez zuten honen berri izan, Añorgako portal bakan batzuetan Udalaren
orri informatibo batzuk agertu ziren arte. Zirriboroaren inguruan ere hainbat salaketa
egin zituzten auzotarrek, eduki teknikoak ulergaitza egiteaz gain astebeteko
epeak ez duelako honen azterketa eta abordatzea ahalbidetzen; jakinda bilkura
hau dela proiektuaren osaketan herritarron ekarpenak jasotzeko aukera bakarra.
Lurzoruaren
legeak dioenez Plan Orokorrak aldatzen direnean Partaidetza Programa bat burutu
behar da eta duen garrantzia dela eta, programak herritarrek honen berri izatea
eta dokumentuaren osaketan haien ekarpenak
jasotzea ziurtatu behar ditu.
Belartza
2-ko makropoligonoaren proiektuak (209.000m2-ko zabalera) udalerri
osoan eta arlo askotan du eragina: komertzio txikiengan, mugikortasunean eta baita
hiriaren eraztun berdearen
suntsiketan ere; izan ere, landa-eremua urbanizatzeak kalte larriak eragingo
lituzke fauna eta flora babestuak dauden eremuan.
Garberako
HAPO-ak lur komertzialaren 20.000 m2-ko zabalpena suposatzen du eta
gainera eskaintza gehiago zabaltzen da Ilunbeko 35 000m2-ko Plan
Bereziarekin. Belartza 2ren zabalerak, Anoetako 24 estadioren baliokideak,
Garberaren zabalpenaren komertzia zoruaren azalera laukoiztu egiten du. Argi
dago Udal Gobernuaren asmoa zein den, erloju kontra azalera haundiko saltokien sorrera onartzea, Eusko Jaurlaritzak hauen
eraikitzea mugatzen duen PTS-aren Jarduera Ekonomikoen artikuluen berridazketa onartu
baino lehen.
Saltoki erraldoi honen eraikuntzaren
hirigintzako tramitazioa hasierako fasean dago Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro
Ebaluazio Estrategikoan eta beraz, honen zirriborroan aldaketa esanguratsuak
egin daitezke. Izan ere ingurumen ebaluaketak proiektuan gizarte eta ingurumen
izango dituen talkak neurtu eta neurtzen
baititu. Bertan azaleratu zenez aurkeztutako borradoreak etzitun
barneratzen ez ekonomiko ikerketarik, ez
mugikortasun estudiorik ezta euren eraginen ondorioko inguruan egindako lanik;
aurkeztutako proiektu eta planoak etzituzten barneratzen Eusko Jaurlaritzak babestu
beharreko 60.000m2 zuhaitz eta basorik urbanizaziotik kanporatzen .
Sinisgaitza
gertatzen da partaidetzarako aukera bakarra ematen duen HAPOren aldaketarako borradorearen aurkezpenak, proiektuaren
eraginak eta talkak ez neurtu, ez ikertu, ez barneratu egiteak, izan ere
herritarrek ezin baitituzte ezagutu proiektuaren dimentsio erreala.
Udalbatzara bertaratutakoek Partaidetza
programa, astebeteko aurrerapena izan zuen deialdi polemikoa eta baita edukia bera
ere, etikoki gaitzesgarriak eta politikoki onartezinak zirela esan zuten. Bai
herritarrek eta baita Belartza 2 Gelditu plataformak ere, hiru eskaera egin
zizkioten udal gobernuari: herri partaidetzarako bigarren deialdi bat, idatzizko
ekarpenak onartzea eta arduradun politikoek Añorgan aurkezpen bilera bat
egitea. Enrique Ramos hiru eskakizunetara uko egin zion nahiz eta partaidetza
teknikariek, udal barne protokoloak ez eperik ez berriro vilera egiteko mugarik ez ziola jartzen bertan aitortu zuten.
Belartza 2 Gelditu Plataformak argi
salatu du Belartza 2 makropoligonoaren HAPO-rako Partaidetza Programa
eskaparate bat besterik ez dela izan. Herritarron partaidetzarako alferrik
izateaz gain, udalbatzak estrategikoki jokatu duela tramite hutsa izan den bilkura
honekin epeak bizkortzeko, Eusko Jaurlaritzak makroproiektua geldiarazi dezakeen
PTS-aren moldaketak egin aurretik.
Belartza 2 makroplogono komertziala eraiki nahi duten gunea
No hay comentarios:
Publicar un comentario