2016ko apirilean Belartzako harrobi zaharrean Mercadona bat ezartzeko lanak hastearekin
batera, harri-material pila ateratzeari ekin zioten eta inolako baimenik gabe eta ingurumen
azterketarik gabe, Belartza Goikoa izeneko eremu naturalera eramaten hasi ziren. Horretarako
pista berri bat ireki zuten ilegalki, erreka bat gurutzatuz eta landaredia kaltetuz, ingurune
naruralean inpaktu handia sortuz. Pilaketa, 7 mko altuera eta 4 ha.ko azalera hartu zuena, Europa
mailako Garrantzizko Habitat baten gainean burutu zen, hura txikituz. Gainera, harri-material
horiek xehetzen hasi ziren, zuzenean, inongo babes neurririk gabe eta berriro ere baimenik gabe,
sekulako hauts-hodeiak eraginez. Lanok hasterakoan eta prozesu horretan Donostiako
Udaltzaingoak aurretik eginda zituen txostenak, non harrobiko lurzorua kutsatuta zegoela agerian
geratzen zen, ez ziren aintzat hartu eta, Belartza Goikora ez ezik, materialak beste hainbat tokitara
ere eramanak izan ziren. Behin eta berriz salatu genituen ekintzak eta jarduerak, baina ia hilabetea
igaro arte, hain zuzen ere guk prentsaurrekoa egin arte, ez zen neurririk hartu Udalaren partetik.
Hori guztia Fiskaltzan salatu genuen eta egun ikertzen ari da. Gure ustez, ageriko delitu
ekologikoa da.
Baina ez dira prozesuan izan diren irregulartasun eta ilegalitate guztiak, kasualitatea ote?
1.- Material pilaketa asteetan zehar burutu zuten baimenik gabe eta Udala jakitun zen.
2.- Gure prentsaurrekoaren ostean, jarraian, Udalak harri-pilaketa Belartza Goikoan gehienez
20 hilabetez (2018ko urtarrilera arte) eduki ahal izateko baimena luzatu zien, Legearen aurka
doana gure aburuz. Administrazioaren Kontrako Elegitea aurkeztu genuen Auzitegian.
3.- Sustatzaileek eginiko irregulartasun eta ilegalitate guztiak burututa ere, Udalak haien
eskutik abiatu du Belartza Goikoarako Plan Orokorraren Aldaketa Puntuala.
4.- Baina zalantzarik gabe larriena Plan berria herritarroi aurkeztu ziguten egunekoa da. Jabe
sustatzaileen ordezkari legalak material pilaketak eta lanok oraindik onartu gabe dagoen
Planari begira nahita egin zirela, eta horiek proiektu berrian erabiltzeko asmo osoa eta
garbia zutela. Udalak hura salatuz gero beraiek Auzitegira jotzeko erabakia hartuta zuela
gaineratu zuen eta horrek, Zuzentzaren denborak direla eta, ez zuela saihestuko Plan berriaren
garapena. Onartu zuen, beraz, Udalaren aginduak, eta ondorioz Legea, ez zituztela betetzeko
inongo asmorik. “Ekintza burutuen politika” esaten zaio.Udalak tramitazioan
aurrera egiten badu, ezinbesteko laguntzaile zuzena bilakatuko da. Gogaigarria. eta guri onartezina iruditzen zaigu.
Donostiako Udaleko Hirigintza Zinegotzia, Enrique Ramos jauna, harturiko erabakiekin
edota baztertutakoekin, prozesu guztiaren lekuko ez ezik nahitaezko laguntzaile ere bihurtu da.
Aitzitik, orain du bere unea. Orain du aukera legearen aurkako jarduerarik ez duela onartzen
erakusteko, irregulartasunak ez dituela gogoko. Berak, Enrique Ramosek, Plan berriaren
tramitazioa gerarazteko erabakia hartzea badu, bere agindua eta Legea bera betearaziz.
Hots, harri-material pilaketa Belartza Goikoa eremutik kentzen ez duten bitartean, eta zegoen
Habitata berreskuratzen ez den bitartean, Plan berriaren tramitazioa ez dela abiatuko.
Belartzan gertatzen ari den guztiari susmo txarra hartzen diogu. Guk, eskuraturiko
informazio berriarekin Fiskaltzara joko dugu berriro ere gure salaketa zabaltzeko. Udalak
Legea eta Araudia betetzen dela bermatu beharko luke eta orain Hirigintza Zinegotziak aukera
paregabea du. Jazrduera eredugarria izan beharko luke. Gipuzkoak, Donostiak ez du beste
makropoligono bat behar. Belartza 2 gelditu!
Telefonoak:
681214089
No hay comentarios:
Publicar un comentario