Donostiako udaletxeak abiatu du iada Belartza 2 makropoligono komertziala egiteko tramitazioa eta hiritarrei irekitako deialdia egin du proiektuaren berri emateko. BELARTZA-2 KO PROIEKTUKO HERRITARRENTZAT IREKITAKO JARDUNALDIA: Hurrengo MARTXOAREN 13an, DONOSTIAKO HIRI ANTOLAMENDURAKO PLAN OROKORRAREN AÑ.13 BELARTZA II (AÑORGA) XEDAPEN ALDAKETAREN berri emango da. Nahi duten herritar guztiak joan ahal izango dira bilerara. Udaletxeko udalbatzan izango da,arratsaldeko 18:00tan. (sarrera Alderdi ederretik). Donostia.eus web orrialdean, aurki ditzakezue gaiarekin lotuak dauden dokumentuak: - donostia.eus - Bulego birtuala - Egite fasean dauden udal arauak Aurkezleak: Enrique Ramos, Hirigintza Sostengagarriko, Etxebizitzako eta Hiri Proiektuetako zinegotzi ordezkaria. Juan Carlos Cuevas, Hirigintza ataleko zuzendaria Gaia azaldu eta gero, denbora tarte bat izango da galde-erantzunetarako. Hiri osoan nahiz ondoko herrietan talka izango duen makroproiektuaren berri eduki nahi badezu edota zure ikuspuntua adierazi nahi badezu GERTURATU!! APROBATU NAHI DEN PROIEKTUAREN BORRADOREA HONAKO LINK-an: BELARTZA 2 POLIGONO KOMERTZIALA EGITEKO BORRADOREA Belartza2gelditu Plataformak mahai zabala egingo du epe laburrean , 209.000m2 ( 28Anoeta estadioko zabalera) duen makropoligono honen eragina aztertzeko. Bertan zuzenki kaltedun diren eragileek parte hartu ahal izango dute, besteak beste denda txikiko hamaika elkarteek, ingurumenaren defentsarako elkarteek eta lagun eta bizilagunek eta proiektuaren istorikoa, interes orokorrari erantzuten ez dion hirigintza planeamenduaren aldaketa eta udaletxeak azalduko ez dituen eragin negatiboak azalduko dira. |
lunes, 5 de marzo de 2018
ABIATU DA MAKROPOLIGONO KOMERTZIALA EGITEKO ALDAKETAREN TRAMITAZIOA
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario