lunes, 12 de marzo de 2018

BELARTZA 2-KO BERME BERDEAREN ATZEAN DAGOENA

Belartza2Gelditu Plataformak (Naturkon eta Añorgako bizilagunak osatuta) honako prentsa oharra bidali du (2016/10/19)




Belartza Goikoan ezarri nahi duten merkatal poligono berriari begirako Donostiako Plan Orokorraren Aldaketa Puntualari buruz prentsan argitaratutako berriei erantzunez, “BELARTZA II GELDITU” plataformak zera nahi du adierazi:


- Duela bi urtetik hona salatzen ari garena baieztatu da: Sustatzaile zein Udalaren benetako asmoa MERKATAL MAKROPOLIGONOA ezartzea zen. Gaur egun eraldatu gabe dagoen parajean industria poligonoa sustatzeko egitasmoa onartu zen 2000 urte inguruetan, krisia dela-eta bertan behera geratu zelarik. 2018 urtean sustatzaile eta Udalak bertan 209.000 m2 lituzkeen MERKATAL MEGAPARKEA eraikitzeko asmoa aurkeztu dute.

- Errekatxulo gunea egitasmotik egotzi izana ez da ingurugiroaren defentsan dihardutenen salaketen aurreko amore ematea, eta ezin da proiektuaren berritzerako “berme berde” gisa erabilia izan, ingurugiro arauek ezarritako exijentzien ondorioz emandako aldaketa baizik, eta gainera eraikigai zatekeen eta proiektutik at laga duten azalera horren galera iragarritako eraikinen altuera handituta berdindu dute, proiektuak orohar zuen eraikitze tasari eutsiz edo are igoaz. Legeak ezarritako proiektuaren berridazpena talde ekologista zein bizilagun taldeen protestei emandako erantzun mozorrotu nahi dute.

- Ingurugiroari egingo zaizkion kalteak are nabarmenagoak izango dira pagotxa berri honekin, merkatal poligonoek jasaten duten erabilera soslaiari erreparatuta: Eraldatu gabeko zoru naturalaren artifizializazioa, argiteria kutsadura, mugikortasun masiboa eta berak dakartzan ingurugiro kalteak, aldameneko UNANUE landa parkeari eragingo zaion irauli ezinezko eragina, eta baita bertako merkataritza txikiari zein Añorgako herritarren bizi-kalitateari eragingo zaion kaltea ere.

- Plan Orokorraren Aldaketa korrika eta presaka mahai gaineratu da, taxutzen ari diren Lurralde Plan Sektorialek merkatal azalera ertain eta handien garapena zalantzan jarri eta baldintzatuko duten jakitun.


- Proiektuari buruzko saio informatiboa astebeteko aurrerapenez deitu du Udalak, eta martxoaren 13an burutuko  da, 18:00etan Udal Areto Nagusian, bertan herritarrek proiektuaren tramitazioan barnebilduko diren ekarpenak egin ahal izango dituztelarik.



No hay comentarios:

Publicar un comentario