Aurreko asteetan Belartzako Merkadonako sustatzaileek
legearen kanpo egindako jarduketen berri
eman zuten publikoki ekologistek eta nola udaletxeak
salatutakoei kasu arduragabea eginagatik
jarduketa
irregular horiek natural gune aberats batean ingurumenari eragindako kaltea salatzera
Ararteko, Fiskaltza eta Eusko Jaurlaritzara jo behar izan dugun ere (ikusi aurreko posta blogean).
Interes
ekonomiko pribatuak legearen kontran
babestuz udal administrazioaren
pasibotasun eta konplizidade hau
salatutakoen konplexutasuna gainditzen duen pretentsioak
dituela xede uste dute naturzaleek, begiak ingurumenaren nahitako txikizio batean jarrita
Belartza – 2 poligono berria erakitzeko (behin behineko onartzea
oraindik izan ez duen eta berriro ere, une
honetan bertan, hiritarren bizkarrean
garatzen ari den proiektua).
Makroproiektu honen ordenazioa ingurumen eta ekosistemen gaineko
afekzioa ebaluaziorik gabe aurrera
eraman zenez, elkarte
ekologistek urgentziko baloroazio bat egin dute lekuan garrantzizko balore
naturalak identifikatuz, babestutako habitatak nahiz mehatxupean dauden flora eta fauna espezieen agerpenak
eremuaren ingurumen-garrantzia
goraipatzen duelarik.
Gipuzkoako naturzale eta ekologista elkarteen kolektiboak bat egin du gaur prentsaurreko batean manifestu bat igortzeko,hirigintza indiskriminatu eta
sostengaezinaren bandera den proiektu
espekulatibo berri honen informazioa
publikoa egiteko:
GURE INGURU NATURALAREN
DEFENTSAN MANIFESTUA:
BELARTZA 2 GELDITU
2009an Donostiako Udalak eta sustatzaile pribatu batzuek Belartza-2
industrigunea ordenatzea adostu zuten. Belartza-2 makroproiektua, 20 ha-tik
gorako industrigunea (Anoeta estadioa halako 40) natur balio handiko inguruan,
ezkutuan eta herritarron bizkarrera onartu zuten, inolako gizarte eragilek natura babesteko
inongo ekimenik abiatzea saihestuz.
Azkenengo asteotan
salaturiko obra ilegalak direla medio (
Belartza - harrobitik ateratako harriekin
leku honetan bertan egindako 150.000m3 ko betelan irregularra) eta proiektu hau berrartzeko dagoen interesa behin egiaztatuta, manifestu honen sinatzaileok kalteturiko gunearen urgentziazko balorazio egin dugu eta
balio natural esanguratsua aurkitu dugu bertan, tartean babestutako habitatak (haltzedia, hariztiak, belazeak…) eta mehatxupean dauden beste zenbait fauna
espezie, hala Miru gorria (galzorian dagoen espeziea) edota Belatz handia
(arraroa). Aipatutakoez gain, ferra saguzar mediterraneoak (galzorian) Belartza-2
proiektatuta dagoen inguruak elikatzeko erabiltzen dituela esaten duten aipamen
historikoak daude. Bioaniztasunaren ikuspegitik ingurune honen garrantzia oso
handia da eta hala jaso zen loteslea den 2010eko ekaineko “Hiria Antolatzeko
Plan Orokorreko (HAPO) Ingurumen Garapenerako Txostenean”. Honegatik
guztiagatik, manifestua sinatzen dugun elkarteok makro proiektu honek dakarren
kaltea salatzen dugu eta ozen diogu Belartza-2 industrigunea eraikiko balitz
balio natural, paisajistiko eta agrologiko handiko eremua suntsituko
litzatekeela. Honek basa espezie askok bizitzeko beharrezko duten habitat eremu
berezia neurrigabe murriztea ekarriko luke. Era berean beste natur ingurune bat
suntsituta animalia askoren bizitokien zatiketa ekarriko luke, zeinak egunetik
egunera ingurune naturalaren urbanizazioa dela eta, geroz eta isolatuago
dauden. Ildo berean, nahiz eta bioaniztasun indize handiko eremua izan,
etengabeko atzeranzko joeran den landazabala izango litzateke ekosistema
kaltetuena. Honenbestez Belartza-2ren
gauzapena, aipatu dugun Jasangarritasun txostenari ez ikusiarena egiten ez dion proiektua izateaz gain,
estatuko Bioaniztasun Legearen edota EAE-ko Natura Kontserbatzeko Legearen eta
Europako Habitaten Direktibaren urraketa larria izango litzateke.
Zonalde hau mugakide duen Unanue babestutako Gune
Naturalean txertatu beharko litzatekeela defendatzen dugu eta horrela babestutako
korridore ekologiko lokalen sarean sartuz Belartza- 2 makroproiektuak zuzeneko eremuan eraginak kontuan ez hartzeaz gain,
inguruko guneetan zeharka sortuko dituenak ere nahita ez ditu aipatzen, zehazki
Donostiar guztion natur ondare den babestutako
Landa Parkean. Badirudi, berriro ere,
batzuen interes partikularrak interes orokorrari gailentzen zaizkiola.
Enpresa handiek baliabide natural eta paisajistikoak espoliatzen dituzte atzera
bueltarik gabe suntsituz eta hau dena, administrazio publikoaren laguntzarekin.
Eraikuntzaren
negozio sostengaezinak amaitu egin behar du. Donostian hazkuntza iragarpen
irrealen eta interes espekulatiboen
arabera suntsitutako eremu natural ugari dago.
Egun eremu horietako gehienak hutsik, azpi erabilita edota argitu gabeko
etorkizunarekin aurkitzen dira, baina, eremu hauek urbanizatzeko egindako
hondamendi naturalak ez du atzera bueltarik. Hala, ekosistema biziak zirenak
hormigoizko desertu dira egun eta adibide garbienak Belartzatik 2-3
kilometrotara, Añorgan bertan luxuzko etxebizitzak egiteko suntsitutako eta
hutsik dagoen Atotxa Erreka mendi ingurua eta Zubietan Eskusaitzeta, oraindik
enpresa bat bera ere finkatu ez den Gipuzkoako industrigune handiena.
Honenbestez, manifestu honen elkarte sinatzaileok
hurrengoa salatzen dugu:
- Belartza-2 eraikitzeak balio natural,
paisajistiko eta nekazal handi eta
potentzial handiagoko eremu bat suntsitzea ekarriko luke. Belartza-2
eraikitzeak kalkulaezinezko balioa duen korridore ekologikoen txikizioa ere
ekarriko luke.
- Belartza-2 eraikitzeak indarrean dauden
erakunde desberdinen arauak urratzea ekarriko luke.
- Proiektu hau onartzerako garaian interes
partikularrak lehenetsi ziren interes orokorren aurrean eta ez ziren ingurugiro
irizpideak kontuan izan. Horren adierazle da ekosistema desberdinetan eragingo
zuen kaltea ebaluatu ez izana, tartean korridore ekologikoena.
- Unanue Natur Gunea, Aisialdiko Landa Parkea
dena eta zeinaren babes urbanistikoa beronen balio natural eta paisajistikoak
babestean oinarritzen den, larriki eta atzera bueltarik gabe kaltetua eta
mehatxatuta legoke Belartza 2 industrigunea eraikiz gero.
- Donostian industrigune berri bat eraikitzea
zentzugabekeria hutsa da, eta are gehiago hirian zaharberritu daitezkeen industrigune erdi
hutsak edukita. Era berean, donostiako lurretan aurkitzen da Gipuzkoako
industria poligono handiena izendatu duten Eskusaitzeta, zeinaren
urbanizaziorako 70 ha natural suntsitu zituzten eta oraindik ere enpresa bakar
bat bertaratu ez dena.
Aipatutako guztiagatik, donostiako hiritar eta talde ekologistetako kide
moduan hurrengoa exijitzen dugu:
-
Belartza 2 poligonoa ez eraikitzea eta naturaren defentsan gune berezi hau
babesteko beharrezko diren neurriak hartzeko prozesu administratiboak martxan
jar daitezela.
-
Era objektiboan adierazitako balio naturalak kontuan hartuta, ingurune hau,
korridore ekologikoen parte bezala, mugakide duen Unanue Natur Gunean
txertatzea.
Amaitzeko Donostiako Alkate Jaun Eneko Goia
Lasori eskatzen diogu manifestua sinatzen duten talde ekologistekin elkartzea.
BELARTZA-2 GELDITU, NATURA
BABESTU!
NATURKON (Gipuzkoako Talde Naturzaleak) :
EGUZKI - HARITZALDE NATURZALEEN ELKARTEA - EKOLOGISTAK MARTXAN
- ITSAS ENARA OE - UGATZA OE-
ARKAMURKA NT – HERRIO NT – MUTRIKUKO NT – LANDARLAN NT - ZUMAIAKO NT – ONDARROA 12 MILIA - ERKAXO NT –KATAMARRUA NT
SEO BIRDLIFE
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario