Gaur Haritzalde, Eguzki eta Ekolgistak Martxan taldeek prentsaurrekoa eman dute honako prentsa oharrarekin:
Salatutako legetik kanpo egiten ari diren obrak, Belartza goiko natural gunea baimenarik gabe suntsitzen ari dira |
“Añ-13.2 Cantera” (Mercadona) delako proiektuaren obra-eremutik kanpo
baimenik gabe eta legearen kontra, hango garrantzi handiko balio naturalak
kaltetuz, egiten ari diren lanak eta jarduerak salatu nahi ditugu.
Apirilaren bigarren astean harrobiko hondeaketatik ateratako harri eta materialak
obra eremutik kanpo dagoen Belartza Erdikoa baserri ondoko landazabaleko
belazean (Baimen eskaeretan haiek “Añ-13.1 eremua, Belartzagaina” deiturikoa)
pilatzen hasi ziren obra-sustatzaileak. Aipaturiko ladazabalean larreak, hariztiak eta
baso misto atlantikoa daude eta ur-emari iraunkorra duten errekastoak daude. Betelana
egiteko pista berriak ireki dituzte lan eremutik kanpo eta baimenik gabe,
zuhaitzak suntsituz eta Irubideko erreka kaltetuz. 120.000m3ko materialmetaketaz
ari gara! Honez gero 7mko altuera hartu du eta inguruko hariztian
bertan sartzen ere hasiak dira
Betelana landazabaleko belazea irensten |
Lur pilaketak ikaragarrizko inpaktu paisajistikoa sortarazten du, batez ere
babestuta dagoen Unanue Natural Guneko Landa Parkean, zeina gordetzen duen
ondare naturala eta nekazal zein paisaia aldetik duen garrantzia zela medio, herritar
guztion gozamenerako babestua izan zen. Zonaldearen kontserbazio-maila aipagarria da
ere. Ia 3.000 m2 azalera duen betelan hori era askotako eragin nebatibo sortarazten
ari da, bai ingurumen aldetik, baita paisaia ikuspegitik ere: tokiko topografia
aldatuz, uren dreinatzea aldatuz eta, ondorioz, bertako akuiferoen sisteman eraginez.
Han, kamioiak eta hondeatzaileak etengabe ari dira, betelana inguratzen duen
basoan oraintxe ugaltzen ari den basafaunaren kaltean. Horietako espezie batzuk
Mehatxaturiko Espezieen Euskal Zerrendan jasota daude, baina Naturaren
Kontserbaziorako Legeak haien habitatak zorrozki babesten dituen arren, Belartzan,
antza, kontuan ere ez dituzte hartu.
Horrez gain, maiatzaren hasieratik lur pilaketaren lekuan bertan, zeru irekian eta
birringailu baten bitartez, hondeaketako harriak txikitzen eta xehetzen ari dira
etengabe, granulometria txikiko agregakin bilakatuz, eta prozesuan hogei metroko
altuera hartzera iristen den hauts-hodei mugikorra sortaraziz. Atmosferaren
kutsatzailea den harri transformazio-jarduera horrek airearen kalitatean eragin zuzena
du, ondorioak inguruko baserri eta etxebizitzetan nabarmenak direlarik. Ugal garaian
dagoen faunak ere hautsak pairatu behar ditu ezinbestean. Jarduera horretarako ere
dagokion baimena ez dutela zinez uste dugu.
Etengabeko hautsa hodeia egun osoan airea kutsatzen dihardu |
Donostia Udaleko Hirigintza Sailean egindako argibide-eskaeren emaitzen
arabera, lanek ez daukatela inolako udal baimenik dirudi, baina modu eta egun
ezberdinetan egoera salatu badugu ere, Udala entzungor dabil, orain arte inongo
neurririk hartu ez dutelarik. Lanek Lege, Araudi eta prozedurak hausten dituzte,
baina ez dituzte gelditu. Hortaz, oraingoan salaketa publikoa egin nahi dugu eta
Donostiako Udalari zein eskumena izan dezaketen Erakunde Publiko guztiei
obaren sustatzaileak bultzatutako lanok berehala geldiarazteko. Naturaren
kontserbazioak Administrazioaren zereginetan premia behar luke eta lehen mailako
herri interesa izaki, hura bermatzera eta ziurtatzera behartuta daude.
Horregatik guztiagatik, obrak ingurumen nahiz hirigintza araudia urratzen duenez,
Donostiako Udalari baimenik gabeko lan guztiak berehala geldiaraztea, dagozkien
zigor-espedienteak irekitzea, eta kaltetutako eremua lehenbailehen lehengoratzea
exijitu egiten diogu.
DONOSTIA, 2016ko maiatzaren 12an.
..................................................................................................................................Hoy los grupos ecologistas Haritzalde, Eguzki y Ekologistak Martxan han dado una rueda de prensa con el siguiente comunicado:
No hay comentarios:
Publicar un comentario