domingo, 9 de octubre de 2016

MERCADONAK BERE INGURUMENAREN ALDEKO KONPROMEZUAREN IRUDIA ARRISKUAN JARTZEN DU

Naturkon  Gipuzkoako talde ekologisten kolektiboen   prentsa oharrara (Donostia, 2016/09/15)

                    
                           NATURKON: GIPUZKOAKO TALDE NATURZALEAK



MERCADONAK BERE INGURUMENAREN ALDEKO KONPROMEZUAREN  IRUDIA ARRISKUAN JARTZEN DU


Mercadona Belartzako harrobian kokatuko deia behin baieztatuta, NATURKONetik publikoki jakinarazi nahi diegu enpresa horretako arduradunei   gune hori garatzeko makina bat   ilegaltasun eta irregulartasun burutu direla , gaur egun argitu  gabe dirautenak.

Belartzako harrobiko obra udal baimenik gabe hasteaz gain, legezkoa den  lizitazio konkurtsoa egin gabe ere hasi zen, empresa desberdinei exekuziora garaiz  aurkezten galeraziz. Hori gutxi balitz  proiektuak  ez zuen  ingurumenaren gaineko inpaktu   ebaluaketarik, hau   legearen arabera  eskatu behar izan zitzaiolarik. Obrak  100.000 tona gehiagoko  harri  hondakindegi berri bat sortarazi du belartzako ondoko ingurune naturalean eta hondakin horien toki aldaketan obraren enpresa arduradunak mendi pistak ilegalki ireki ditu, errekasto baten erriberako landaredia txikitu du eta ur ibilguan bertan ere  kalteak eragin ditu. Aipatutakoaz gainera berez babestuta egon beharko lukeen hariztian eragina izan du hainbat zuhaitz behera bota direlarik  eta paisai inpaktu nabarmena sortuz.


Mercadonak,  jasangarritasunarekin  konprometituta deklaratzen den enpresak, bere ingurumen memorian 2014. urtean ingurumenaren babesean 25 milioi euro  inbestitu duela dio eta giza eskubideen, lan arau, ingurumen eta korrupzioaren aurkako baloreen defentsarako sortutako   Paktu Mundialeko bazkidea dela  baieztatzen du. Oso kontraesankorra lirateke enpresa hau  behin eta berriz ingurumen legeak urratu diren lekuan ezartzea, txikizioa eragin duten leku horretan bertan eta euren instalakuntzen metro gutxitara  obrak eragindako  hondakindegi ilegal batekin elkar bizitzen. Ez lirateke koherentea bere burua  ingurumen konpromezua hartzen  duen empresatzat duen  horrek ,  txikizio basati baten aztarna utzi duen gunean ezartzea, hai zuzen ere ekologistek nahiz bizilagunek makina bat irregulartasun, eta  eta dudarik gabe epaitegietan bukatuko duetenak, salatu duten lekuan.




NATURKON (Grupos naturalistas y conservacionistas de Guipúzcoa) 

 EGUZKI - HARITZALDE NATURZALEEN ELKARTEA - EKOLOGISTAK MARTXAN - ITSAS ENARA OE - UGATZA OE- ARKAMURKA NT – HERRIO NT – MUTRIKUKO NT – LANDARLAN NT - ZUMAIAKO NT – ONDARROA 12 MILIA - ERKAXO NT – KATAMARRUA NT - SEO BIRDLIFE

No hay comentarios:

Publicar un comentario