Belartza2Gelditu Plataformak (Naturkon eta Añorgako bizilagunak osatuta) honako prentsa oharra bidali du (2016/10/19)
DONOSTIAKO UDALAK MERCADONA EGITEKO OBRAK BERRIRO ERE BAIMENDU DITU
ILEGALKI
Naturkonen izenpean bildutako Gipuzkoako
naturzale eta ekologista elkarteok eta Añorgako bizilagunok, <Añ- 13.2 Cantera> Mercadona izenez
ezagututako proiektuko sustatzaileak Donostiako Udalaren konplizitate eta
permisibitatearekin ilegalki aurrera ematen ari diren jarduerak
aspalditik salatzen gatoz. Lanek Belartzako ingurune naturalaren gainean
inpaktu bortitza eragin dute.
Atzo,
urriak 18, Udalak presa handiz altxatu zuen Mercadonako obra gainean ezarrita
zuen etena. Lanak geldiarazten ziren bigarren aldia zen eta dena hilabeteetan zehar salatzen gatozen
irregulartasun eta ilegaltasunak zirela medio. Etenaldia Udaltzaingoaren
zigiliuaren beharra izatera ere iritsi da, Valeraiano Urrutikoetxea S.A. (VUSA)
enpresak egunetan Udalaren ordena urratzen aritu baitzen.
Oso
larria da Hirigintzako Zinegotziak, Enrique Ramos, esandakoa entzutea:
‘sustatzaile batzuk adarra jotzen dabiltza’, baino are larriagoa da Udala,
legea betetzen dela ziurtattu eta
bermatu beharko lukeen hori, behin eta berriro
ilegaltasun eta irregulartasunetan erortzea.
Beste ilegaltasun bat Hirigintzaren izanean
Udalak
pabilioi industrial baten eraikuntza pribatiboa, aurretik ezinbestekoa den
urbanizazioaren errezepzioa egin gabe duela, baimendu du, lan-etena altxatuz.
Era berean, udaberrian empresa hori ahaleginez bi hilabete baino gehiagoz
dinamitaz eta makina hondeatzaileaz lan egiten aritu zen parte-hartze
publikorik izan ez zuen obran. Edota 100.000 metro kubiko harri lizentziarik
gabe bota zituen. Azken irregulartasun hau jarduera katalogaezina osatzen duen
zerrenda luzeari gehitu behar zaio, guztiz erdeinagarria dena XXI. mendeko Udal
demokratiko batengan.
Bestalde,
Udalak Belartza Goian egiten ari diren harri isurketa ilegala, hamaika salaketa
bere gain dituenak eta bere egunean gerora emandako lizentziak babesten ez
duena, eten gabe jarraitzen du. Hau da, ez dago egungo eraikuntza obrarekin
erlazioa duen baimenik eta gainera aurreko lizentziaren balditzapen guztiak
urratzen ari ndira... eta hau guztia ondoriorik gabe, gure inpotentzia eta
harridurarako.
Bi
jarduera hauek obren berehalako etena exijitzen dute.
Enrique
Ramos Hirigintzako Zinegotziaren adierazpenak ez datoz bat egiarekin, asteetan salatutakoaren aurrean neurriak
hartu direnean, oso berandu egin da, atzerapen handiz, zigor espedienteen
irekierari muzin egin dio, preskribatu ez diren
ilegaltasunetan, epaitegian instrukzioan dauden jardueren inguruko
kontrol eza egon da, eta isuna jarri denean, arintasun susmagarriz ezarri du.
Hortaz, hori guztia kontuan harturik, Udala zein aldetara posizionatzen da?
Zinegotziak zer defendatzen du? Interes pribatuen alde ari dira, argi eta
garbi.
Fiskaltzari
eskatzen diogu gertaeren eta egintzen azterketa, hau da dilijentziak ireki
ditzan, salatutako ilegaltasun horiek guztiak Udal agintari politiko edota
funtzionario batzuren prebarikazio delitu baten osagarri izan daitezkeen
argitzeko. Izan nahi al du Eneko Goia alkatea hainbeste irregulartasun eta ilegaltasunen
ixileko konplizea?
Donostia, 2016ko urriak 19
No hay comentarios:
Publicar un comentario