jueves, 27 de junio de 2019

IRREGUARTASUN ETA ILEGALITATE KRONOLOGIA


EAE-ko Auzitegi Nagusiaren 291/2019 Epaiak berretsi du  Haritzalde Naturzaleen Elkarteak Donostiako Udalaren  aurka egindako salaketa. Hirigintza jarduera ilegalei  udal obra baimen ilegal baten bitartez babesa eman ziela berretsi egiten da 3 urteren ostean.
Eremuan  hasieratik emandako irregulartasun eta ilegaltasun batzuen laburpena soilik atxikitzen dizuegu ondorengo dokumentuan, gertakari hau hau epaitegietara eramatera bultzatu gintuztenak.



        2016KO APIRILAren hasiera: Mercadonako obrak hasten dira aitzinako harrobi batean, harrobi honek  Donostiako Udaltzaingoak  lurzoru kutsatuen izatea salatzen zuten txostenak zituela.
                Uholketa horretatik aterata milaka dozena tona hondakinak baimendutako  hondakindegi batera eraman behar ziren, ostera, etengabeko kamioi jario batek ustez kutxatuak dauden   hondakin hauek  <Habitat de Interes Comunitario> denaren  Belartza Goiko landazabal batean isurtzen du inungo baimenik gabe.
Horretarako, zuhaitzak moztu, pista ilegalak egin, ubide bat eten eta zaborrak agregakin txikietan  xehatzen dituzte balioa handitzeko, guztia flora fauna eta ingurumenean talka izugarria eraginez. 115000m3ko  isurketa, 4 hektareako zabalera du eta 7 m gorako altuera.
Egunero dozenaka kamioek isurketa egiten jarraitzen dute zigorgabe eta bitartean VUSA enpresak hondakinen mastekatze jarduera ekonomiko ilegalari ekiten dio eraberean  lekuan bertan, airea kutsatzen eta ingurumenari kalteak areagotzen, txikitutako agregakinak enpresakin lotura duten obretan berrerabiltzeko etekin osoz.Jarduera hau ere ofizialki salatzen da eta ezusteki, ez da ez eteten ez zigortzen.
2016ko maiatzaren hasieran, baimenarik gabeko isurketak 115.000m3, 4 hektarea gorako azalera eta 7 metro altura gehiagoko dimentsioak ditu.

        
Bizilagun bai ekologistak gertakariak Udaltzaingora deituz salatzen dituzte, udal erregistroz hainbat aldiz sartuta Udaletxean,  Foru Aldundian eta Eusko Jaurlaritzan, Ertzaintzan  eta Arartekon ere. Eskumeneko administrazioa Udaletxea dela jasoten dute erantzun, baino Udalak gertakarien jakinaren gainean egon arren, ez ditu lanak eteten eta  kamioiak etenaldi gabe materialak isuritzen jarraitzen dute landazabalean.

                Talde ekologistak eta bizilagunak, babesgabeturik, prentsaurreko bat egiteko bat egiten dute gertakariak publikoki salatzeko 2016ko maiatzaren 12an.
Segituan, maiatzaren 12  horretan bertan, udalak <Añ 13.2 belartza Canterako lurren isurketa proiektu> baten jasotze ondoko txoste teknikoa egiten du maiatzaren 13an. Enrique Ramos baina ez ditu apirilaren hasieratik baimenarik gabeko obrak eteten. Ramosek 20 hilabeteko luzapena duen  isurketa egin eta bertan mantentzeko obra baimena  sinatzen du, epe horren amaiera baino lehen  lekua bere berezko egoerara itzuli  behar delarik.
         Hirigintzako arduradunek  salatzaileen aurrean  sustatzaileek hilabatez aurrez udalan eskaera sartuta zutela esaten diete,  eskaera galdua zela erantsiz; ekologista eta bizilagunek, juridikoki aholkua jasota, udal erregistrotik sartutako ezohiko dokumentuaren  galtze honen susmoa dute. Eskaeraren galtzeak udaletxearen aurretiko ezezko erabakia sahiestuko luke, enpresari irabazizko jokoa galeraziz.
                Etengabeko salaketen presiopean,  korrika eta presaka eman zuen Enrique Ramos Zinegotziak jarduera legalizatzeko udal obra baimena, egun ez zuzenbide ez egintza dudarik gabe legearen kanpoz emandako lizentzia horren ilegaltasuna  argi utzi duela auzitegi nagusiko Epaiak. Baimen emate egunean, lizentzia eskasak etzuen:
-      Jardueraren legaltasunaren inguruko beharrezkoa den txosten juridikoa (egotekotan, kontrakoa zatekeen eta lizentzia ezin eman)
-      Baldintza-agiri teknikorik
-      Ez lizeentzia edo baimen zenbakirik
-      Edukia, Lurzoruaren Legearen kontrakoa zen.


Haritzalde eta Beste hainbeste eragilek administratiboki errekurritu zuten obra baimen ilegal hura, udalak bere ilegaltasuna ukatzen jarraitu zuela, ingurumenaren eta paiaiaren gainean talka izugarria duten jarduerei babesa ematen. Haritzalde Naturzaleen Elkarteak obra baimena errekurritzen du Administrazioaren Aurkako Auzitegian eta Ertzaintzak, delitu susmoa ikustean, Fiskaltzara daramazki gertakariak, egun  instrukzioan dihardutenak.
                Sustatzaileaudal kontrol tekniko ezaz gailentzen, hondakinak atera eta beste obretan erabilltzen etekin ekonomikoa ateratzen diete: Arbaizeneako urbanizaziora daramazkite, autobía azpiko Astigarragako lursailetara nahiz Orioko partzela pribatu batera. Gertakari hauek udaletxean ezezik Eusko Legebiltzarrean salatu baziren ere (2017/11/3), ez dute ez ikerketa ez zigor espedienterik ireki. Udal arduradunek.

        2016ko MAIATZAK 25. Udal arduradunen aurrean Haritzalderen partetik egindako salaketen ondorio, GAOk Mercadonako obren kontratuen lehiaketa publikoa argitaratzen du; urbanizatze lanak eta betelan ilegala bi hilabetez ilegalki gauzatzen ibili dira, beharrezkoa duten parte-hartze publikoa gabe. Gure salaketari ezker, Udaletxeak obra eten egiten du baino enpresak ez du etena betetzen eta udalak ez du zigor espedienterik irekitzen.
        2016ko EKAINA.
Udalak zigor proposamena ateratzen du hasieran emangako jarduera ilegalari <lur mugimendua> kalifikazioa ematen, jardueraren benetako izaera eta kalifikazioarekin zerikusirik gabekoa. Sustatzaileek <isurketa> idatziz eskatuta eta udalak <behin-behineko betelana> baimena emanez. Proposatutako zenbatekoa, lege-hurratsaileekin etorkor,  6.000€-kin burutzen da, ia minimo legala irregularitate guztiak izanda ere. 120.000m3ko betelanean isuriko m3 baokitzeko 20€ isuna da hau. Hatitzaldek alegazio sendoak egiten dizkio  zigor proposamen honi, egun oraindik, erantzungabeak.


          2016ko URRIAK 31. BELARTZA 2 GELDITU PLATAFORMAK  enpresak isurketaren baldintzak neurriz gainditu dituela salatzen du. Udaletxeak maniobra handirik egiterik gabe eta jarduera ilegalaren gainean inongo control  eta jarraipen teknikorik egin gabe,  obra etete agndua eman behar du.

        2017ko URTARRILAK 19. Enpresak udal erregistrotik sarten du <obra etenaren altxatzearen truke, isurketa guztia 2017ko uztailaren 31 baino lehenago kentzeko konpromezua> agertzen duen dokumentua.
          2017ko ABUZTUAK 02. Aurreko idatziari aurka egiten eta uztailako epea pasata, isurketa kentzetik urrun, sustatzaileek erregistroz sartzen dute lekuan bertan isurketaren mantenimendua eskatzen duen eskaera bat. Pararleloki Donostiaren  HAPOko Aldaketaren tramitazioa hasteko dokumentazioa sartzen dute  Belartza 2 izeneko makropoligono komerten zial bat egiteko, bere lur balantzean hondakinen isurketako materiala  behar izatearen justifikatzen dutelarik. Momentu horretan betelanak aldi baterako obra baimena izaten jarraitzen du, epaitegietan errekurrituta diharduna, legeaz kontrakoa deritzogulako.
          2107KO IRAILAK 25. Udal Zuzenbideko Teknikariak isurketa lekuan mantentzeko baimena ematea ezeztatzen du. Naturzale eta bizilagunek udaletxeak baimendutako jardueraren  ilegaltasuna salatzen jarraitzen dute

          2018ko URTARRILAK 26.  20 hilabeteak igarota sustatzaillek ez dute hondakin isurketa erretiratu  eta Udaletxeak  HILABETE BATEKO EPEA ematen dio  eraisteko eta lehengoratzeko.
Ebazpenean <ministerio fiskalari bidaliko zaiola horren lekukotasuna dio baldin eta ekintzak desobedientzia delituak direlako arrastorik baldin badu>. Denborak erakutsiko digu desobeditze hori argi, esplizitu eta nabarmena izanda ere, udaletxeak Fiskaltzara eramango eztituela gertakariak.

       2018KO OTSAILAK 23. Enpresak legez kanpoko obraren expedienteari alegazioak egiten dizko, Belartza 2rako materialak behar dituztela eta udaletxea errealitate horren jakitun dela esanez, beraiekin kooperatzen baitaude  promozio berriaren ordenaketan. Sozietateari ekarriko liokeen galera ekonomiko grabea azpimarratzen dio Udalari.

       2018k OTSAILAK 25. Udaletxeak harau hausteagatik zigor espedienteari hasiera ematen dio  4 Anoeta Estadioko zabalera eta 7 metro altuera  duen Mercadonako harrobi zaharreko hondakin isurketagatik (kutsaturik daudenaren  susmopean).



       2018KO OTSAILAK 28.  Sustatzaileek  berraztertze errekurtso bat egiten diote  udal ebazpenari, hondakin isurketa kendu eta lekua  berehala lehenagotzera  agintzen dien horri.

          2018KO MARTXOAK 03. Udal Zuzenbideko Teknikariak errekurtsoa ATZERA BOTATZEN DU hondakin isurketa  kendu eta alteratutako medioa bere jatorrizko egoerara bueltatu behar dutela  ebatziz.
       2018KO MARTXOAK 12. Udaletxeak 4000€ eskaxeko zigor proposamena egiten  dio hondakin isurketa ez ateratzearen arau hausketari, nahiz eta paisairen  degradazioarekin   interes publikoei kaltea eragiten diola  onartzen duen. Ez dira ingurumen gainean  eragiten diren kalteen baloraziorik egiten nahiz eta hauek objektiboak diren, babestutako fauna duen eta urbide bat zapuztu den lekuan.

       2018KO MARTXOAK 13. Udaletxeak  Belartza 2 makropoligono komertziala aprobatzeko hiri partzaidetza astebeteko aurrerapenarekin deialdia egiten du eta horretarako Donostiako HAPOren aldaketaren borradore tekniko ulertezina jartzen du bere web-ean. Poriektuak Garberako lurzoru komertzialaren eskeintza laukoizten du eta nahiz eta hiri osoarengan talka eragiten duen proiektua izan, bileraren deialdia Añorgako atari batzuetara mugatzen da 5 egunetako aurreikuspenarekin. Deialdia ez da prentsan argitaratzen eta hiritarrak ez dira honen burutzeaz jakitun; ezta denda txikiko elkarteak  ere, Donstiako udalak eraiki nahi duen megaparke komertzial honekin oso kaltetuak diren horiek. Hiri Partaidetzarako bilera ireki honek  hiritar  nahiz kaltetutako kolektiboen  iradokizunak  dokumentuaren lanketan sartu ahal izateko jaso ahal izateko prozeduran  momentu  eta gune bakarra da. Partaidetza Prozesu honen kunplimiendua legez proiektua aprobatu ahal izateko eskatzen da.
                Donostiako hiritarrei zuzendutako bilera ireki horretan bertaratutakoen  galderei erantzunez hauxe adierazi zuten sustatzailek: <ez dugu ezeztatuko materialak  lekuan ordenazio berrian erabili intenzionaltasunez ahal izateko isuri zirela>, hau da, Belartza 2 makropoligono komertziala eraikitzeko.
Sozietatearen abokatuak  <hondakin isurketa eztutela ateratzeko asmorik> aitortzen du   eta  bertaratutako hiritarren sinesgaitasunerako  <sententziak tardatzen dutena tardatzen dutela eta hau abian badoa> adierazi zuen.
                Horrelako adierazpenei erantzun bila Enrique Ramos zinegotziari galdetzen zaio ia Udaletxeak hondakinak ateratzera behartuko duen enpresa; udal ebazpena beteaz enpresari  hondakin isurketa ateratzeko baldintza jarriko dion makroproiektuaren tramitazioaren negoziaketaren jarraitzearen  truke. Galdetzen zaio ia udaletxeak, bere ahalmenen barne eta  enpresaren ezezkoaren aurrean, subsidiarioki aldatutako  errealitate fisiko hori  lehengoratu duen  enpresari ordainaraziz. Zionegotziak zuzenko erantzutea sahiestuz honako erantzuna ematen du hirutan: <epe legalak beteko ditugu besterik> . Laugarrengo aldiz galdetu zitzaion ia udaletxeak, hori eragozteko ahalmen eta agintearekin  sustatzaileei hondakinen erabilpena egiten utziko liokeen haiek  administrazioaren aurka epaitegira joatea epeak irabazteko erabiliko balute. Zinegotziak erantzun bera du <epe legalak betetzera murriztuko gara>.
                Enrique Ramos, Hirigintza Saileko buru bezala, legeak agintzen duen hondakin isurketa  kendu eta lehenagotzeko agindua betetzea eskatu eta legez bete dadin lortu  dezake. Bestalde, enpresarako karguarekin dihoan betetze subsidiarioa agindu lezake. Horren gainetik Belartza 2 eraikitzeko sustatzaileekin ari den negoziazioen barne, isurketaren kentzea ezarri lezake negoziazioarekin jarraitu ahal izateko baldintza bezala,  bere Hirigintzako Udal Atalak emandako aginduarekin betetzen.
                Era berean, Enrique Ramos ahalmen guztia du hiritarrei irekitako bigarrengo bidezko Partehartze Bilera ireki bat agindu ahal izateko, prozesuan publizitate eza eta dokumentuaren eta prozesuaren hutsune eta urritasunak salatu diren ezkeroztik. Legeak gutxienezko bilera bat eskatzen du, baino ez du galerazten bigarren bat egin dadin edota iradokizunak idatziz aurkeztu daitezen, zinegotziak  zentzugabeki kontran mantentzen delarik proposamen hauen aurka.  Zinegotziak hiritarrak garaian  benetan ordezkatuko balitu  eta interas orokorraren aldeko ardura balu, ez dugu inongo zalanzarik hiritarrei zuzenduriko bigarren Partaidetza Bilera antolatuko lukeenik  nola hondakin isurketaren berehalako ateratzea aginduko lukeenik ere.

         Isurketaren nahitasunak sustatzaileek berek onartuta, BELARTZA-2 makroparke komertizla (udalarekin elkarlanean idatziata) HAPO aldaketa bitartez egiteko proiektuaren barruan materal horien berariazko erabilpenen barneratzeak, eta isurketaren hustutze eta lehengoratzeari ukoak, argi uzten dute dena.





§  2019ko URTARRILA
Isurketaren zonaldean BELARTZA-2 makroparke komertziala egiteko udal tramitazioa aurrera dihoa lege-urratzaileekin batera, materialak lekutik ateratzera uko egiten diotenak eta  etengabeki udal isunak errekurritzen dituztenak denbora luzapen bila, Hasierako Onarpen batek material ilegal horien erabilera legalizatuko bailuke.    

2016 urtetik  udal eta Mercadona/Belartza-2 sustatzaileen partetik  irreguartasun eta ilegalitateak pilatzen hasi zirenetik, bai Haritzaldek bai Belartza-2 Gelditu Plataformak eztute zalantzarik isurketa ilegala eta harenganako udal permisibitatea, <ekintza burutuen> estrategia delako batean barneraturiko maniobra bat direla,BELARTZA-2 proiektu urbanistikoa burutzeko.

§  2019ko  EKAINA
EAE-ko Auzitegi Nagusiak 291/2019 Epaia biartez berretsi egiten du Donostiako Udalaren kontran Haritzaldek egindako salaketa: ez egintza ez zuzenbide zalantzarik gabe onartzen da legearen aurkakoa dela Belartza Goiko isurketa baimendu zuen udal lizentzia, araudian babesik gabekoa.
Epai horretan bertan ezartzen da  ezeztatutako obra baimen ilegalaren ondorioz gertaturiko egoeraren lehengoratzea burutzeko obligazioa ezartzen da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario