BELARTZA GOIKOAN EGINIKO HARRI ISURKETAREN INGURUKO EPAIA ORAINDIK BETE GABE
Hirigintza Iraunkorreko Zinegotzi berria den Nekane Arzallus-en (EAJ) adierazpenak eta BELARTZA GOIKOAN gertatutako irregulartasunen inguruan ikerketa komisio bat eratzeko atzoko Udalbatzan eman den ukapena, gune honen etorkizuna berriro polemikaren erdi-erdian kokatzen dute ohar hau idazten dugunon kezkarako.
Hirigintza Iraunkorreko Zinegotzi berria den Nekane Arzallus-en (EAJ) adierazpenak eta BELARTZA GOIKOAN gertatutako irregulartasunen inguruan ikerketa komisio bat eratzeko atzoko Udalbatzan eman den ukapena, gune honen etorkizuna berriro polemikaren erdi-erdian kokatzen dute ohar hau idazten dugunon kezkarako.
Haritzalde Naturzaleen Elkartetik eta Beartza 2 Gelditutik gogoratu nahi genuke, Donostiako Udalak urtetan aintzat hartu
ez dituzten gure salaketen ostean eta arrazoia genuenaren jakitun, bide juridikoa hartzera
behartuta ikusi genuela geure burua Udalak lizentzia ilegala eman zuela frogatzeko. Izan ere,
VUSA enpresak egindako guztiz ezohiko kanpoko isurketa erraldoia babestu eta legalizatzeko
eman zen lizentzia ilegal hori. Egia frogatzeko irabazi dugun epaia ekarri duen ildo honek, kalte
ekonomikoa eta zailtasunez beteriko bidea suposatu du, geurea bezalako ingurumen defentsan
aritzen den aberasteko asmorik gabeko elkarte txiki eta xumearentza.
EAE-ko Justizia Auzitegi Nagusiak arrazoia eman zigun bere epaiaz aurten, argi utziz ez
zegoela ez zuzenbide ez egintza dudarik udalak V.U.S.A-ri emandako baimenaren legearen
kanpoko izaeraz. Ondorioz, udal lizentzia ilegalak 5 hektareako eta 13 m altuera duen harri
isurketa ilegalak ekarritako txikizio ondorioen erreparatze eta lehengoratze BEHARRA ETA
ARDURA Donostiako Udalak duela esan du Auzitegi Nagusiak.
Haritzalden eta Belartza 2 Gelditu-n ez dugu kasualitateetan sinesten. Adieraezina da 3 urteren buruan hain txikia den
gune batean eman diren irregulartasun-mukurua: lizentzia eta lizitazio gableko obrak, jarduera
ilegalen eten agindu gabezia, edukin/espediente zenbaki/txosten juridikorik gabeko baimen
prekarioak, fidantza eza eta ez-betetzerako berme subsidiariorik, beste hainbat anomaliaren
artean. Ez dauka justifikaziorik eta onartezina iruditzen zaigu. Donostiako Udalak VUSA enpresari
ilegalki isuri eta mantendutako hondakin horien partidak neurrira ateratzea utzi zien, hilabeteetan
beste obretan etekin ekonomikoa ahalbidetuz inolako zigorrik gabe, eta fauna, flora, bioaniztasun,
errekasto eta Habitat Arteztarauak babesten duen bertako ekosistemari eragindako kalteen
gainetik.
Gertatutakoen ardurak argitu eta leporatzeko EH BILDU eta ELKARREKIN PODEMOS-ek udal
ikerketa komisioa eskatu dute Udalbatzan. Hala ere ekimena bertan behera geratzea lortu dute
EAJ, PSE-EE eta PPk indarrak batuz. Hori dela eta ikertu gabe geratuko dira VUSA enpresa
mesedetuta irten ote den, egite eta omisioak, eta hauen erantzunkizuna izan duten udal
arduradunak.
Udalbatzan eman den aurreikusteko moduko jarrera protekzionista honi Hirigintza
Iraunkorreko Zinegotzi berria den Nekane Arzallus-en (EAJ) asteburu honetako adierazpenak batu
behar zaizkio, zeinek gure ezusterako Belartza Goikoan dagoen harri isurketa iegala ez
erretiratzeko intenzioa plazaratu duen, EAE-ko Auzitegi Nagusiak emandako epaia ez betetzeko
lehen asmo bat iada aurreratuz.
Zinegotziak prebarikazioaren marra finera hurbiltzen da bere adierazpen horiekin.
‘Zenztugabekeria lirateke gure aldetik 5000 kamioi ateratzen hasi ostera berriro bertara
eramateko” esan du publikoki. Antza Udalak Auzitegi Nagusiko epaia EZ BETETZEKO dirudien
intentzioa argitasun osoz aurreratu du, bertan isurketa erretiratu eta zonalde naturala
lehengoratzeko emandako ordena ematen baita. Zinegotziak legalitatearen eta egungo
planeamenduaren inguruan duen ezjakintasun zabala nabarmen gelditu da gainetik,
“sustatzaileekin elkar ulertze bat”-etaz aritzera ausartzen da ere adierazpenetan. “Elkar-ulertze”
batetaz hitzegiten da makina bat irregukartasun egin dituzten horiekin eta auzitegian galdu duten
horiekin. Ez al lirateke elkar-ulertzea arrazoia, egia, legaltasuna eta epaia irabazi dugunekin
izan behar? ez al lirateke elkar-ulertzea urteetan Udalak baimendutako hainbat jarduera ilegalak
fiskalizatu behar izan ditugun horiekin izan behar, epaiak guri arrazoia eman arte? “Elkar-ulertze”–
az hitzegiten da BELARTZA GOIKOan makroparke komertziala erraldoia eraikitzeko intentzioa
zapuztu zaien horiekin. Planeamendu hau oso aurreratuta zihoan bai negoiziazio bai tramitazio
mailan Udaletxean, baina Eusko Legebiltzarrean udaran aprobatu den Komertzioaren Legearen
aldaketaren ostean, makroproiektu honen egitea bertan behera erori zaie.
Blokeo normatibo honekin sustzatzaileek eta Udalak, beharrezkoa ez en Donostirako makroparke
komertziala eraikitzeko aspirazioa erori egin zaie, eta beraz, diru sarrera edukitzeko bidea pelotazo
urbanistiko honen bitartez. Agian hori dela eta egin ditu zinegotzi berriak “sustazaileekin elkar –
ulertze” baten beharraren adierazpen horiek, gune honetan irabazi handiko aukera berriei atea
irekitzeko asmoz.
Baino bai legaltasun urbanistikoak bai planeamenduak, gune honetan kanpoko lur sarrerarik ezin
dela egon diote. Legalitatek juridikoak Auzitegi Nagusiko epaiak berretsita, isurketa ilegala
erretiratu eta zonaldea lehenengoratu behar dela dio. Eta ingurumen araudioak isuritako harriak
hondakindegi batera eraman behar direla dio.
Hau dela eta, Haritzalde eta Belartza2Gelditutik Hirigintza Sostengagagrriko Zinegotzi den Nekane Arzallus-i
adierazpen tamalgarri horiekin atzera egin dezan eskatzen diogu.
Bestalde gure alde dugun legalitateaen bermatzaile, Donostiako Udaletxeari berriro eskatzen
diogu
1.- Udalak betearazpen subsidiariora ekin diezaion harriak erretiratuz, Auzitegi Nagusiak
emandako epaia beteaz
2.- Udalak kaltetutako gunea berreskuratzeko Birsorkuntza Proiektua berehala eta
atzerapenik gabe enkargatu dezan iada.
3.- Udalak lizitazio eta lehiaketa publikoa berehala eta atzerapenik gabe martxan jar dezan.
Ilegalki eraldatutako eremuaren lehengoratze betearaztea ez dago gehiago
atzeratzerik.
Bere izaera naturalera bueltatu behar du udaletxeak, eta erakunde honi eskatzen dizkiogu jarduera ilegalak paisaia eta ingurumenaren gainean eduki dituen ondorio eta kalte guztien erreparatze ardura guztiak .
Bere izaera naturalera bueltatu behar du udaletxeak, eta erakunde honi eskatzen dizkiogu jarduera ilegalak paisaia eta ingurumenaren gainean eduki dituen ondorio eta kalte guztien erreparatze ardura guztiak .
Donostia, 2019ko irailaren 27an
No hay comentarios:
Publicar un comentario