Belartza 2 Gelditu eta Harizalde Naturzaleen Elkarteak 2016 urteko apirilaren
lehen astetik hona “Añ.-Belartza
Cantera” eta “Añ.- Belartza Alto” eremuetan eman ziren lanak eta jarduera
ilegalak salatu izan ditu hiru urteren epean Donostiako Udalean. Lizitazio eta
baimenik gabe eman zen Belartzako Harrobiko
hondeaketatik ateratako kutsatutako lur, harri eta materialak, Belartza
Gaineko eremuko landazabaleko belazean
pilatzen hasi ziren obra-sustatzaileak udal baimenik gabe garai horretan.
Donostiako Udaleko Hirigintza zinegotzia zen Enrique Ramos jauna, obra udal baimen
ilegala eman zuen 2016ko maiatzaren 16ean, orokorra, edukirik gabekoa,
zenbakirik gabekoa, txosten juridikorik gabekoa eta inondik inora Lurzoruaren
Legearen barne onarpenik izan ez zezakeena, legearen kontrakoa baitzen.
Belartza 2 geldituk eta Haritzaldek errekurtso eta salaketa ugari egin izan behar
ditugu ilegalki eman zen baimen horren zuzenketa egin zedin, udaletxearen
legearen kontrako erabaki honek ingurumen, paisaia eta Habitat Zuzendaritza babesten
zuen zonaldearen txikizio eta hondaketa bideratu du, fauna, flora,
bioaniztasun, errekasto eta bertako ekosistemari kalte iraunkorrak eraginez.
Legeari jarraituz materialak baimendutako
hondakindegira ez eraman ezezik, Donostiako
udaletxeak VUSA enpresari material kutsatu horiek hondakin
horiek partidak neurrira atera eta beste
obretan etekin ekonomikoaz erabiltzen utzi diete zigorrik gabe: Arbaizeneako
urbanizaziora, autobía azpiko Astigarragako lursailetara, nahiz Orioko partzela
pribatu batera: inongo kontrol teknikorik gabe eta elkarte honek
ofizialki salatu bazuen ere. Udal obra baimena eta gaineko erakundeetatik
agindutako baldintza teknikoak ere ez zituen ere VUSAk bete, ondorio
ekonomikorik gabe salatu bazen ere.
Beharrez eta salatutako betebehar hau ezin saihestu, 120.000 m3-ko “lur mugimendu”
ilegalarengatik 6000€ isun minimoa jarri zuen udal honek (20€/ m3) eta horren
gainetik 20 hilabeteko isurpen ilegalaren iraupena baimendu zuen obra baimena
bukatzean, VUSA enpresari materialen hustutzea eta zonalderen lehengoratzea
beharrez errejistroz berriro ere Udalak agindua eman ziezaion eskatu genion.
Udalak 2018 urtearen urtarrilean ekin zion zigor
espedienteari enpresak isurketa ilegala ez atera eta zonaldea lehengoratzeagatik,
gure eskaeraren ostean. Baino Enrique Ramos zinegotziaren aurrean, material
horien gainean Belartza-2 makroparke komertziala egiteko HAPO Aldaketarako Hiri
Partaidetza martxoko bilera irekian, materialak EZ ZITUZTELA ATERAKO aitortu
zuten sustatzaileek argi eta garbi udaletxera zuzenduriko hainbat dokumentutan:
materialak hortik ateratzea ekarriko liokeen kalteordaina ezezik, eta
BELARTZA-2 hirigintza planeamendu berrian erabiltzeko asmoa zutela erregistroz
sartutako dokumentuetan dago. Udalak hilabeteetan bere ahamenaren barne ez dio
zonaldearen lehengoratzeari ekin, eta
guretzako arrazoia argia da: orain arte isun bakoitzeko notifikazio amaiezin
eta makina bat errekurtso izan dira epeak luzatuz, bitartean BELARTZA-2
makroparke komertziala egiteko udal tramitazioa aurrera zihoala. Donostiako Udalak egungo ilegaltasunaren
jakitun, lege-urratzaile hauekin batera idatzi eta tramitatzen dabilen HAPO
aldaketak, material horien erabilpena barneratzen du (eta berez etekin
ekonomikoa erabilpen horregatik eta gunetik legez ez ateratzeagatik); BELARTZA-2ko Hasierako
Onarpena betearzapen subsidiario egiteko epea aurretik iristekotan hondakinen
erabilpena legalizatuko zatekeen, BELARTZA-2ko proiektu berriak hauen
erabilbena barneratzen baitzuen. Interes pribatuak interés orokorraren gainetik
gailentzen aritu dela udala dirudi. Ohar honekin batera lekuan emandako etengabeko
irregulartasun eta ilegaltasunen kronologi zerrenda dokumentua atxikitzen
dizuegu laburtuta, zeuen aztertze eta konklusiorako. Udaletxeak 7milioi €
gutxienez poltsikoratzea pentsatuta zuen proiektu honekin.
Belartza 2 Gelditu eta Haritzaldek Donostiako Alkate, Zinegotzi, Hirigintza
Sailari eta Ingurumen Batzorde Sektorialari ere, udaletxeak betearazpen
subsidiariora pasa dadin eskatu diogu behin eta berriz, ingurumenari eragiten ari
zaizkion kalteak handiak baitira. Udalaren
<eraisteko, lehengoratzeko eta zigor espedientea>ri jarraituz eta EAE-ko
Auzitegi Nagusiko 291/2019 Epaiari jarraituz berriro eskatuko dugu:
1.-
Udala betearazpen subsidiariora ekin
diezaion sustatzaileei beste isun bat jarri ordez.
2.-
Udalak kaltetutako gunea berreskuratzeko Birsorkuntza Proiektua berehala eta
atzerapenik gabe enkargatu dezan iada.
3.-
Udalak lizitazio eta lehiaketa publikoa berehala eta atzerapenik gabe martxan
jar dezan.
Ilegalki
eraldatutako eremuaren lehengoratze betearaztea ez dago gehiago
atzeratzerik. Bere izaera naturalera bueltatu behar du udaletxeak,
eta erakunde honi eskatzen dizkiogu jarduera ilegalak paisaia eta ingurumenaren gainean eduki dituen
ondorio eta kalte guztien erreparatze
ardura guztiak.
Hiru
urteren ostean, Auzitegi Nagusiko epaiak argi uzten du ez zegoela ez
zuzenbide ez egintza dudarik emandako udal baimenaren legearen kanpoko izaeraz
eta honek ekarritako ondorioen erreparatze eta lehengoratze ardura duela
salatu eta kondenatuta izan den Donostiako Udaletxea.
Auziaren
kostuak ordaintzera kondenatzen du auzitegi Nazionalak Donostiako
Udaletxea:cJuridiskzio Legearen 139.
artikuluak esaten duenez, kondenatutakoa bere jarduera fede txarrez edo
osartzaunez mantendu duenari ezartzen zaio kostu kondena.
Gertakari
sinesgaitz guztien zerrenda luzea dela eta bertan egon diren irregulartasun
guztien ardura argitzeko ikerketa udal komisio bat egon dadin eskatzen
du salatzaile izan den elkarte honek.
Gaur, gertakarien bi urteren ostean eman den prentsaurrekoa
(2016/06/7)
/Donostian, 2019ko ekainaren 27an
No hay comentarios:
Publicar un comentario