viernes, 24 de junio de 2016

ISUN IRRIGARRIA ETA SALAKETA UGARI EBATZI GABE


ISUN IRRIGARRIA ETA SALAKETA UGARI EBATZI GABE

NATURKON  Gipuzkoako Ekologista taldeen elkarteak honako prentsa ohar hau  bidali du gaur (Donostia 2016ko ekainak 23)

15 m altuera eta 27000m2 betelana babesturiko habitat baten gainean Harrobiko jatorriko materialekin


Hirigintzako Batzordean 5000 €ko isun-proposamena iragarri zuen Enrique Ramos Hirigintza zinegotziak ingurune natural batean baimenik gabe 150.000 m3 material isurtzeagatik. Naturzale eta Ekologistok salatu genuen legez, materialak 'Harrobia' izeneko obran zuen jatorria.
Naturkonen deritzogu Garrantzi Komunitarioko Habitat baten sustsipena ekarri duen eta 5 futbol-zelairen azalera eta 10 m-ko altuera duen harri-metaketak 'arau hauste arintzat' jo izana amorragarria eta guztiz motza dela.
Babesturiko baso eta habitataren  gainean egindako betelana

Ez dezagun ahaztu "Harrobiko obra" martxoan hasi eta bertan 2 hilabete luzez ilegalki jardun zuten sustatzaile berberak ditugula urratzaileak, eta maiatzaren 30ean udaletxeak, guk salatutako  azken irregulartasunen ondorioz, obra eten behar izan zuela. Oraindik ordea badago salaturiko eta erantzun gabeko irregulartasun zerrenda luzea.
Gertakari horiengatik Ertzaintzan aurkezturiko salaketa Donostiako 1. Instrukzio Epaitegian da, Aurretiko Diligentziak tramitatzen ari direlarik.
Hirigintzako Zuzendaritzak salaketa-proposamen irrigarria luzatzeko, baina, presa hartu du; talde  naturzale eta geuk ostera, Enrique Ramosek presaka isurketa legeztatzeko emandako lizentziaren aurka aurkeztutako errekurtsoaren erantzunaren zain, hilabete bat baino gehiago daramagu. Gure aburuz, lizentziak Lurzoruaren Legearen artikuluak urratzen ditu, beraz, ilegala da.
Isiltasuna da nagusi espediente zigortzaileen irekiera eskatzen denean, bai irekitako mendi pista ilegalen inguruan, bai babestutako zuhaitzen mozketari dagokionean, zein Irubide errekastoaren  afekzioaz edota, agregakin transformazio planta baten antzera funzionatuz, ingurune natural batean inpaktu handiz eman den hondakinen  transformazio eta balioztatze jarduera ilegalaz ari garenean ere.
Udaletxeak ere ez du erantzuten zergatik, emandako baimena "behin-behinekoa izanik eta lekua lehengoratua izan behar bada", Hirigintzako Zuzendariak bere adierazpenetan eta sustatzaileek aurkeztutako obra proiektuan argi nabarmentzen duten Belartza -2 ko poligonoko plataformetan erabiltzea aurreikusten dutela, egungo Antolaketaren legalitatearen kontra baldin badoa.
Salatutako gaiak hurrengo Ingurumen Kontseiluan nahiz Planeamendukoan jorratuko dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario