miércoles, 1 de junio de 2016

GELDIARAZITA ILEGALTASUNENGATIK BELARTZA-HARROBIKO LANAK (MERCADONA)

NATURKON  Gipuzkoako Ekologista taldeen elkarteak honako prentsa ohar hau  bidali du gaur (Donostia 2016ko ekainak 1)


NATURKON: GIPUZKOAKO TALDE NATURZALEAK


GELDIARAZITA  BELARTZA-HARROBIKO LANAK   (MERCADONA)


Atzo arratsaldean Donostiako Udaltzaingoak Belartza-harrobia Eremuko lan guztiak berehala geldiarazteko Udal Agindua obragileei eraman zien. Orain Udalak Lurzoruaren Legea, 172.2 Artikuluan urratzen duela aitortu behar izan du. Geuk aurreko astean salatu genuen.

Lehenengo salaketatik ia 2 hilabete geroago, atzo, Hirigintza Zinegotzia den Enrique Ramosek Agindua sinatu zuen ilegalitatea onartuz. Bitxia bada ere, duela egun gutxi, geuk berriro ere salatu genuenean kontrakoa esaten irten zen. Dena legala zela eta lanok aurretiko obrak zirela, prestaketa-lanak. Harrobi oso bat desager araztea, tunel bat kenduz, milaka tona harri eta lur mugituz prestaketa-lanak badira, zer dator bada orain? Egun eskas batzuk baino ez dira igaro Udalak, Zinegotziak berak, Belartza 2 Eremuan betelana egiteko baimena luzatu zienetik. Baimen hura ilegala zen eta hala salatu genuen. Joan den astean Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak Belartza-harrobiko lanak esleitzeko lehiaketa argitaratzen zuen, aspaldian esleituta daudenean eta hilabeteak lanean daramatzatenean. Hori ere salatu genuen, baina Zinegotziak ilegala zenik uko egin zuen. Orain gelditzeko agindua eman du. Ala ere, gaur goizean lanean ziharduten, argazkietan ikus daitekeenez (Udaltzaingora deitu dugu hura salatuz). Zertan ari dira, adarra jo nahi digute?

 Baina haratago joanda, Belartza-Harrobia Eremuko Planak Ingurumen Eraginen Gaineko Ebaluazioa behar zuen eta ez zen egin, gure ustez, Estatuko Ingurumen Ebaluaketarako 21/2013 Legea eta Euskal Herriko Erkidegoko Ingurumenaren Babeserako 3/98 Legea urratuz. Ondorioz, tramitazioa, Urbanizazio Plana bera barne, baliorik gabe gelditu behar luke. Guk behintzat hala salatu dugu.

 Bi hilabete ilegalak ziren lanak eta jardunak salatuz eta legalitatea eta interes orokorra zaindu beharko luken Erakunde publikoak, Udalak, gezurrak gezurren gainetik jarriz legezkoak ziren itxura egin nahi izan du. Gertatutakoa oso larria iruditzen zaigu, horregatik guztiagatik, benetan behingoz obra gelditzeko hartu beharreko neurri guztiak hartzea, legeurratzaileei zigortzea eta Udaletxe mailan dauden ardurak argitzea exijitu egiten dugu. Garbitasun eta osasun demokratikoa eskatzen dugu, besterik ez. 



NATURKON GIPUSKOAKO TALDE NATURZALEAK

EGUZKI - HARITZALDE NATURZALEEN ELKARTEA - EKOLOGISTAK MARTXAN - ITSAS ENARA OE - UGATZA OE- ARKAMURKA NT – HERRIO NT – MUTRIKUKO NT – LANDARLAN NT - ZUMAIAKO NT – ONDARROA 12 MILIA - ERKAXO NT – KATAMARRUA NT - SEO BIRDLIFE

No hay comentarios:

Publicar un comentario