EAE-ko Auzitegi
Nagusiaren 291/2019 Epaiak berretsi du
Haritzalde Naturzaleen Elkarteak Donostiako Udalaren aurka egindako salaketa. Hirigintza jarduera
ilegalei udal obra baimen ilegal baten
bitartez babesa eman ziela berretsi egiten da 3 urteren ostean.
Eremuan hasieratik emandako irregulartasun eta
ilegaltasun batzuen laburpena soilik atxikitzen dizuegu ondorengo dokumentuan,
gertakari hau hau epaitegietara eramatera bultzatu gintuztenak.
•
2016KO
APIRILAren hasiera: Mercadonako obrak
hasten dira aitzinako harrobi batean, harrobi honek Donostiako
Udaltzaingoak lurzoru kutsatuen izatea
salatzen zuten txostenak zituela.
Uholketa horretatik aterata milaka dozena tona hondakinak baimendutako
hondakindegi batera eraman behar ziren, ostera, etengabeko kamioi jario
batek ustez kutxatuak dauden hondakin
hauek <Habitat de Interes Comunitario>
denaren Belartza Goiko landazabal batean
isurtzen du inungo baimenik gabe.
Horretarako, zuhaitzak moztu, pista
ilegalak egin, ubide bat eten eta zaborrak agregakin txikietan xehatzen dituzte balioa handitzeko, guztia
flora fauna eta ingurumenean talka izugarria eraginez. 115000m3ko isurketa, 4 hektareako zabalera du eta 7 m
gorako altuera.
Egunero dozenaka kamioek
isurketa egiten jarraitzen dute zigorgabe eta bitartean VUSA enpresak
hondakinen mastekatze jarduera ekonomiko ilegalari ekiten dio eraberean lekuan bertan, airea kutsatzen eta
ingurumenari kalteak areagotzen, txikitutako agregakinak enpresakin lotura
duten obretan berrerabiltzeko etekin osoz.Jarduera hau ere ofizialki salatzen
da eta ezusteki, ez da ez eteten ez zigortzen.
2016ko maiatzaren hasieran,
baimenarik gabeko isurketak 115.000m3, 4 hektarea gorako azalera eta 7 metro
altura gehiagoko dimentsioak ditu.
Bizilagun bai ekologistak
gertakariak Udaltzaingora deituz salatzen dituzte, udal erregistroz hainbat
aldiz sartuta Udaletxean, Foru Aldundian
eta Eusko Jaurlaritzan, Ertzaintzan eta
Arartekon ere. Eskumeneko administrazioa Udaletxea dela jasoten dute erantzun, baino Udalak gertakarien jakinaren gainean
egon arren, ez ditu lanak eteten eta
kamioiak etenaldi gabe materialak isuritzen jarraitzen dute landazabalean.
Talde ekologistak eta bizilagunak, babesgabeturik,
prentsaurreko bat egiteko bat egiten dute gertakariak publikoki salatzeko
2016ko maiatzaren 12an.
Segituan, maiatzaren 12 “
horretan bertan”, udalak <Añ 13.2 belartza Canterako lurren isurketa proiektu>
baten jasotze ondoko txoste teknikoa egiten du maiatzaren 13an. Enrique Ramos baina ez ditu apirilaren hasieratik baimenarik
gabeko obrak eteten. Ramosek 20
hilabeteko luzapena duen isurketa egin
eta bertan mantentzeko obra baimena
sinatzen du, epe horren amaiera baino lehen lekua bere berezko egoerara itzuli behar delarik.
Hirigintzako arduradunek
salatzaileen aurrean
sustatzaileek hilabatez aurrez udalan eskaera sartuta zutela esaten
diete, ‘eskaera galdua zela’ erantsiz; ekologista eta bizilagunek, juridikoki
aholkua jasota, udal erregistrotik sartutako ezohiko dokumentuaren ‘galtze’ honen susmoa dute. Eskaeraren ‘galtzea’k
udaletxearen aurretiko ezezko erabakia sahiestuko luke, enpresari irabazizko
jokoa galeraziz.
Etengabeko salaketen
presiopean, korrika eta presaka eman
zuen Enrique Ramos Zinegotziak jarduera legalizatzeko udal obra baimena, egun
ez zuzenbide ez egintza dudarik gabe legearen kanpoz emandako lizentzia horren
ilegaltasuna argi utzi duela auzitegi
nagusiko Epaiak. Baimen emate egunean, lizentzia eskasak etzuen:
- Jardueraren legaltasunaren inguruko
beharrezkoa den txosten juridikoa (egotekotan, kontrakoa zatekeen eta lizentzia
ezin eman)
- Baldintza-agiri teknikorik
- Ez lizeentzia edo baimen zenbakirik
- Edukia, Lurzoruaren Legearen kontrakoa
zen.
Haritzalde eta Beste hainbeste
eragilek administratiboki errekurritu zuten obra baimen ilegal hura, udalak
bere ilegaltasuna ukatzen jarraitu zuela, ingurumenaren eta paiaiaren gainean
talka izugarria duten jarduerei babesa ematen. Haritzalde Naturzaleen Elkarteak
obra baimena errekurritzen du Administrazioaren Aurkako Auzitegian eta
Ertzaintzak, delitu susmoa ikustean, Fiskaltzara daramazki gertakariak,
egun instrukzioan dihardutenak.
Sustatzaileaudal kontrol tekniko
ezaz gailentzen, hondakinak atera eta beste obretan erabilltzen etekin
ekonomikoa ateratzen diete: Arbaizeneako urbanizaziora daramazkite, autobía
azpiko Astigarragako lursailetara nahiz Orioko partzela pribatu batera. Gertakari
hauek udaletxean ezezik Eusko Legebiltzarrean salatu baziren ere (2017/11/3),
ez dute ez ikerketa ez zigor espedienterik ireki. Udal arduradunek.
•
2016ko
MAIATZAK 25. Udal arduradunen aurrean Haritzalderen partetik
egindako salaketen ondorio, GAOk Mercadonako obren kontratuen lehiaketa
publikoa argitaratzen du; urbanizatze
lanak eta betelan ilegala bi hilabetez ilegalki gauzatzen ibili dira,
beharrezkoa duten parte-hartze publikoa gabe. Gure salaketari ezker, Udaletxeak
obra eten egiten du baino enpresak ez du etena betetzen eta udalak ez du zigor espedienterik irekitzen.
•
2016ko
EKAINA.
Udalak zigor
proposamena ateratzen du hasieran emangako jarduera ilegalari <lur
mugimendua> kalifikazioa ematen, jardueraren benetako izaera eta
kalifikazioarekin zerikusirik gabekoa. Sustatzaileek <isurketa> idatziz
eskatuta eta udalak <behin-behineko betelana> baimena emanez.
Proposatutako zenbatekoa, lege-hurratsaileekin etorkor, 6.000€-kin burutzen da, ia minimo legala
irregularitate guztiak izanda ere. 120.000m3ko betelanean isuriko m3 baokitzeko
20€ isuna da hau. Hatitzaldek alegazio sendoak egiten dizkio zigor proposamen honi, egun oraindik,
erantzungabeak.
•
2016ko
URRIAK 31. BELARTZA 2 GELDITU PLATAFORMAK enpresak isurketaren baldintzak neurriz
gainditu dituela salatzen du. Udaletxeak maniobra handirik egiterik gabe eta
jarduera ilegalaren gainean inongo control
eta jarraipen teknikorik egin gabe,
obra etete agndua eman behar du.
•
2017ko URTARRILAK 19. Enpresak udal erregistrotik sarten du <obra etenaren altxatzearen
truke, isurketa guztia 2017ko uztailaren 31 baino lehenago kentzeko konpromezua>
agertzen duen dokumentua.
•
2017ko
ABUZTUAK 02. Aurreko
idatziari aurka egiten eta uztailako epea pasata, isurketa kentzetik urrun,
sustatzaileek erregistroz sartzen dute lekuan bertan isurketaren mantenimendua
eskatzen duen eskaera bat. Pararleloki Donostiaren HAPOko Aldaketaren tramitazioa hasteko
dokumentazioa sartzen dute Belartza 2
izeneko makropoligono komerten zial bat egiteko, bere lur balantzean hondakinen
isurketako materiala behar izatearen
justifikatzen dutelarik. Momentu horretan betelanak aldi baterako obra
baimena izaten jarraitzen du, epaitegietan errekurrituta diharduna, legeaz
kontrakoa deritzogulako.
•
2107KO
IRAILAK 25. Udal
Zuzenbideko Teknikariak isurketa lekuan mantentzeko baimena ematea ezeztatzen du.
Naturzale eta bizilagunek udaletxeak baimendutako jardueraren ilegaltasuna salatzen jarraitzen dute
•
2018ko
URTARRILAK 26. 20 hilabeteak igarota sustatzaillek ez dute
hondakin isurketa erretiratu eta
Udaletxeak HILABETE BATEKO EPEA
ematen dio eraisteko eta lehengoratzeko.
Ebazpenean <ministerio fiskalari bidaliko zaiola horren
lekukotasuna dio baldin eta ekintzak desobedientzia
delituak direlako arrastorik baldin badu>. Denborak
erakutsiko digu desobeditze hori argi, esplizitu eta nabarmena izanda ere,
udaletxeak Fiskaltzara eramango eztituela gertakariak.
• 2018KO OTSAILAK 23. Enpresak legez kanpoko
obraren expedienteari alegazioak egiten dizko, Belartza 2rako materialak behar
dituztela eta udaletxea errealitate horren jakitun dela esanez, beraiekin
kooperatzen baitaude promozio berriaren
ordenaketan. Sozietateari ekarriko liokeen galera ekonomiko grabea
azpimarratzen dio Udalari.
• 2018k OTSAILAK 25. Udaletxeak
harau hausteagatik zigor espedienteari hasiera ematen dio 4 Anoeta Estadioko zabalera eta 7 metro
altuera duen Mercadonako harrobi
zaharreko hondakin isurketagatik (kutsaturik daudenaren susmopean).
• 2018KO OTSAILAK 28. Sustatzaileek
berraztertze errekurtso bat egiten diote
udal ebazpenari, hondakin isurketa kendu eta lekua berehala lehenagotzera agintzen dien horri.
•
2018KO
MARTXOAK 03. Udal
Zuzenbideko Teknikariak errekurtsoa ATZERA BOTATZEN DU hondakin
isurketa kendu eta alteratutako medioa
bere jatorrizko egoerara bueltatu behar dutela
ebatziz.
• 2018KO MARTXOAK 12. Udaletxeak 4000€ eskaxeko zigor
proposamena egiten dio hondakin isurketa
ez ateratzearen arau hausketari, nahiz eta paisairen degradazioarekin interes publikoei kaltea eragiten diola onartzen duen. Ez dira ingurumen
gainean eragiten diren kalteen
baloraziorik egiten nahiz eta hauek objektiboak diren, babestutako fauna duen
eta urbide bat zapuztu den lekuan.
• 2018KO MARTXOAK 13. Udaletxeak Belartza 2 makropoligono komertziala
aprobatzeko hiri partzaidetza astebeteko aurrerapenarekin deialdia egiten du eta
horretarako Donostiako HAPOren aldaketaren borradore tekniko ulertezina jartzen
du bere web-ean. Poriektuak Garberako lurzoru komertzialaren
eskeintza laukoizten du eta nahiz eta hiri osoarengan talka eragiten
duen proiektua izan, bileraren deialdia Añorgako atari batzuetara mugatzen da 5 egunetako
aurreikuspenarekin. Deialdia ez da prentsan argitaratzen eta hiritarrak ez dira
honen burutzeaz jakitun; ezta denda txikiko elkarteak ere, Donstiako udalak eraiki nahi duen
megaparke komertzial honekin oso kaltetuak diren horiek. Hiri Partaidetzarako
bilera ireki honek hiritar nahiz kaltetutako kolektiboen iradokizunak
dokumentuaren lanketan sartu ahal izateko jaso ahal izateko prozeduran momentu eta gune bakarra da. Partaidetza Prozesu honen
kunplimiendua legez proiektua aprobatu ahal izateko eskatzen da.
Donostiako hiritarrei zuzendutako bilera
ireki horretan bertaratutakoen galderei
erantzunez hauxe adierazi zuten sustatzailek: <ez dugu ezeztatuko
materialak lekuan ordenazio berrian
erabili intenzionaltasunez ahal izateko isuri zirela>, hau da, Belartza 2
makropoligono komertziala eraikitzeko.
Sozietatearen
abokatuak <hondakin isurketa
eztutela ateratzeko asmorik> aitortzen du eta
bertaratutako hiritarren sinesgaitasunerako <sententziak tardatzen dutena tardatzen
dutela eta hau … abian badoa> adierazi zuen.
Horrelako
adierazpenei erantzun bila Enrique Ramos zinegotziari galdetzen zaio ia
Udaletxeak hondakinak ateratzera behartuko duen enpresa; udal ebazpena beteaz
enpresari hondakin isurketa ateratzeko
baldintza jarriko dion makroproiektuaren tramitazioaren negoziaketaren jarraitzearen
truke. Galdetzen zaio ia udaletxeak, bere ahalmenen barne eta enpresaren ezezkoaren aurrean, subsidiarioki
aldatutako errealitate fisiko hori lehengoratu duen enpresari ordainaraziz. Zionegotziak zuzenko
erantzutea sahiestuz honako erantzuna ematen du hirutan: <epe legalak beteko
ditugu besterik> . Laugarrengo aldiz galdetu zitzaion ia udaletxeak, hori
eragozteko ahalmen eta agintearekin sustatzaileei hondakinen erabilpena egiten
utziko liokeen haiek administrazioaren
aurka epaitegira joatea epeak irabazteko erabiliko balute. Zinegotziak erantzun
bera du <epe legalak betetzera murriztuko gara>.
Enrique Ramos, Hirigintza Saileko buru bezala, legeak
agintzen duen hondakin isurketa kendu
eta lehenagotzeko agindua betetzea eskatu eta legez bete dadin lortu dezake. Bestalde, enpresarako karguarekin
dihoan betetze subsidiarioa agindu lezake. Horren gainetik Belartza 2
eraikitzeko sustatzaileekin ari den negoziazioen barne, isurketaren kentzea ezarri
lezake negoziazioarekin jarraitu ahal izateko baldintza bezala, bere Hirigintzako Udal Atalak emandako
aginduarekin betetzen.
Era berean,
Enrique Ramos ahalmen guztia du hiritarrei irekitako bigarrengo bidezko Partehartze
Bilera ireki bat agindu ahal izateko, prozesuan publizitate eza eta
dokumentuaren eta prozesuaren hutsune eta urritasunak salatu diren ezkeroztik. Legeak gutxienezko bilera bat eskatzen du, baino ez du
galerazten bigarren bat egin dadin edota iradokizunak idatziz aurkeztu daitezen,
zinegotziak zentzugabeki kontran mantentzen
delarik proposamen hauen aurka. Zinegotziak
hiritarrak garaian benetan ordezkatuko
balitu eta interas orokorraren aldeko
ardura balu, ez dugu inongo zalanzarik hiritarrei zuzenduriko bigarren Partaidetza
Bilera antolatuko lukeenik nola hondakin
isurketaren berehalako ateratzea aginduko lukeenik ere.
Isurketaren nahitasunak sustatzaileek berek onartuta, BELARTZA-2
makroparke komertizla (udalarekin elkarlanean idatziata) HAPO aldaketa bitartez
egiteko proiektuaren barruan materal horien berariazko erabilpenen barneratzeak,
eta isurketaren hustutze eta lehengoratzeari ukoak, argi uzten dute dena.
§ 2019ko URTARRILA
Isurketaren zonaldean
BELARTZA-2 makroparke komertziala egiteko udal tramitazioa aurrera dihoa
lege-urratzaileekin batera, materialak lekutik ateratzera uko egiten diotenak
eta etengabeki udal isunak errekurritzen
dituztenak denbora luzapen bila, Hasierako Onarpen batek material ilegal horien
erabilera legalizatuko bailuke.
2016 urtetik udal eta Mercadona/Belartza-2 sustatzaileen
partetik irreguartasun eta ilegalitateak
pilatzen hasi zirenetik, bai Haritzaldek bai Belartza-2 Gelditu Plataformak eztute
zalantzarik isurketa ilegala eta harenganako udal permisibitatea, <ekintza
burutuen> estrategia delako batean barneraturiko maniobra bat
direla,BELARTZA-2 proiektu urbanistikoa burutzeko.
§ 2019ko EKAINA
EAE-ko Auzitegi Nagusiak
291/2019 Epaia biartez berretsi egiten du Donostiako Udalaren kontran
Haritzaldek egindako salaketa: ez egintza ez zuzenbide zalantzarik gabe
onartzen da legearen aurkakoa dela Belartza Goiko isurketa baimendu zuen udal
lizentzia, araudian babesik gabekoa.
Epai horretan bertan ezartzen
da ezeztatutako obra baimen ilegalaren
ondorioz gertaturiko egoeraren lehengoratzea burutzeko obligazioa ezartzen da.