viernes, 15 de octubre de 2021

UDALAK ATZETIK LANDUTAKO BELARTZA GOIKOAN MERKATARITZA MAKROGUNE BAT EGITEKO PLANARI HASIERAKO ONARPENA EMAN DIO

Hona hemen HARITZALDE NATURZALEEN ELKARTEAK bidalitako prentsa oharra:


UDALAK ATZETIK LANDUTAKO BELARTZA GOIKOAN MERKATARITZA MAKROGUNE BAT EGITEKO PLANARI HASIERAKO ONARPENA EMAN DIO


Atzo, 2021eko urriaren 13an, Gobernu-batzordearen Bilkuraren (GBB) ohiko saioa izan zen Eneko Goia buru zuela. Diskezio osoz, ahopeka esan liteke, jorratutako gai zerrendan Belartza Goikoa AÑ.13.1 Sektorerako Plan Partzialaren Hasierako Onarpena zegoen. Horren helburua eremuaren 83.894m2-ko azaleraren eraikigarritasuna eta jarduera ekonomikoa dituzten erabilerak antolatzea da, eta aitzakia izan da hiriak, Donostiak, merkataritza gune ertain-handien zein logistika-zentroen beharra duela esatea.


Haritzalde Naturzaleen Elkartetik Udalak merkataritza gune erraldoi berri bat eraikitzeko proiektua izkutuan eraman duela gogor salatu nahi dugu eta gertakariok uzten dute agerian salaturikoa:

HARITZALDE NATURZALEEN ELKARTEAk auzitegira jo zuen Donostiako Udalaren aurka Belartzan Mercadona eraikiko zuen Valeriano Urrutikoetxea S.L.U., empresari, lanak hasi eta gero, 2016ko maiatzaren 16an legez kontrako baimena eman ziolako. Baimen horrek ahalbidetu zuen Belartza Goikoan obra hondakin, lur eta harri pilaketa egitea (120.000 m3), non eta balio ekologiko handiko landa eremuan, Europa mailako intereseko Habitata zen zelai batean hain zuzen ere, hura suntsituz.

Sinestezina dirudien arren, emandako baimen ilegal horrek material askoren pilaketa eta sarbidea egitea ahalbidetzen zituen zuzenbidearen aurkakoa zela agerikoa izanda ere. Eta hala ebatzi zuen hiru urte geroago Euskal Herriko Auzitegi Nagusiak 2019ko ekainaren 10ean emandako epaian (291/2019 Epaia). Bertan Donostiako Udala egintzen arduraduna egin zuen eta hari agindu zion legez kontra pilaturiko materialak Belartza Goikoa eremutik ateratzea ingurua lehengoratuz eta berreskuratuz. 

2019ko urriaren 18an, Epaitegiak propio eskatuta, Donostiako Udalak Belartzako material pilaketa desegiteko eta eremua berreskuratzeko eta, ondorioz, epaia betetzeko, erakunde edo organo arduraduna Gobernu Batzorde Bilkura izendatuko zuela. 

Ordutik ezertxo ere mugitzen ez zela ikusirik, denbora aurrera egiten zuela eta epaia ez zela betetzen ari baieztaturik, Udal Gobernu-batzorde Bilkurak inolako urratsik eman gabe edo horien berri ez zuela ematen jakinda, HARITZALDE NATURZALEEN ELKARTEAk salaketa berria aurkeztu behar izan zuen Donostiako Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian, epaiaren nahitaezko betearazpena eskatuz

Bi urte luze igaro dira Donostiako Udalak epaia ezagutzen duenetik eta hala ere, azaldu den legez, harri eta lur pilaketak bere horretan darrai, egun ale bat ere handik atera ez delarik. 

 Hortaz, nahitaezko betearazpenaren agindua izanda ere, epaia betetzeko atzerapena justifikaezina denez, Haritzalde Naturzaleen Elkarteak Hirigintzako zinegotzia den Nekane Arzallus andereari hainbatetan elkartzeko eskaera luzatu zion eta hilabeteak igaro dira hitzordua eman gabe. Horri Belartza Goikoaren inguruan egondako isiltasuna eta iluntasuna gehitu behar zaizkio. Eta ez da harritzekoa, atzetik enpresarekin negoziatzen ari ziren eta. Izkutuko lanketak hasierako onarpena lortu duen Plan Partzial berria ekarri du eta proiektu berriak, kasualitatez edo, eraikuntzan erabilgarri bezain baliotsuak izan daitezkeen materialak dauden eremuan garatzekoa da. 

Deigarria da halaber ikustea Donostiako Udalaren atari birtualean onarpenaren inguruko inongo informaziorik ez agertzea GBB-k jorrraturiko gai anitz pilaren berri ematen duenean eta horietako asko Belartzakoak baino interes gutxiagokoak edota inpaktu txikiagokoak izanik. Merkataritza gune berriak aldiz hiri osoan eragin zuzena izango luke, baina horren inguruan zero informazio. Ez berririk, ez Bilkuraren puntu horren bideorik. Iluntasuna beste behin. 


Ez gara inozoak eta ezin dugu sinetsi dena kasualitatea izan denik. Donostiako Udalak afera honetan eginiko irregulartasunak eta legez kontrako erabakiak kontuan harturik, ez dugu zalantzarik. Bide beretik jarraitu behar al dute epaia bete gabe? Ez dute balio ekologiko altuko eremua suntsitu zuten ilegalki pilaturiko materialez baliatzeko asmoa izango, ezta? Argi! 


Donostia, 2021KO urriak 14




2021KO urriak 13ko  asteazkeneko Gobernu Batzorde Bilkura

No hay comentarios:

Publicar un comentario