viernes, 25 de septiembre de 2020

UDALAK BETEARAZPEN SUBSIDIARIORAKO AGINDUA EMAN DU ETA HARRIAK LASTER ATERA LITEZKE. TRILIMAILU BERRIA?

 Gaur jakin izan dugu Hirigintzako Zinegotzia den Nekane Arzallusek, Belartza Goikoan ilegalki isuritako lurren kaporaketa gauzatzeko betearazpen subsidiariorako agindua eman zuela irailaren 11an, Valeriano Urrutikoetxea S.L.U. enpresari zegokion lana eta ardura hartuz.


HARITZALDE NATURZALEEN ELKARTEAK honako prentsa oharra bidali du gaur:


UDALAK BETEARAZPEN SUBSIDIARIORAKO AGINDUA EMAN DU ETA HARRIAK LASTER ATERA LITEZKE. TRILIMAILU BERRIA?

Berri ona da, ezbairik gabe, gezurra badirudi ere, Udalak epai bat betetzea, baina, zoritxarrez, beste behin itzal hadiz inguratuta dator. Izan ere, inkoherentzia osoz, DONOSTIAKO ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIEN 2. EPAITEGIAN betearazpen espedientearen atzera-botatzea eta Euskadiko Auzitegi Nagusiko 2019ko ekainaren 10ko epaitza betetzat eman dadin erregua sartu baitu Udalak. Hau da, espedientearen artxiboa eskatu zaio epaitegiari, eta hortaz, HARITZALDEREN demandaren ezkeroztik Udala kondenatuta agertatu zen epaitza betetzat hartzea ofizialki erregutu da! Euskal Autonomi Erkidegoko Auzitegi Nagusiak 219/2019 epaitzak Donostiako Udala kondenatu zuen Belartza Goikoan legez kanpoko 120.000 m3–ko harri isurketa baimen ilegal batez babesteagatik. Aldi berean, harri guztien beharrezko kanporaketa agintzen zuen, lekua bere egoera naturalera bueltatzeko beharra ebatziz. Oraindik harriak han daude , beraz, epaia ez da betetzen hasi, ezta gutxiagorik ere. 

Berriki jakin da Belartza Goikoan garapen urbanistiko berri bat aurrera eramateko tramitazioa abian jarri dela industrial eta komertzial gune mistoa eraikitzeko. Planeamendu hau Udaletxean tramitatzen hasi da iada eta Auzitegi Nagusiak ilegala deklaratu duen isurketa barneratzen du, paraje naturalean betelan plataformak egiteko mendi inausketan.

Garapen urbanistiko honen sustatzaileek publikoki aitortu zuten parke komertziala egiteko hiritarrei zuzendureiko bilera informatibo ireki batean, ilegalki isuritako 4 hektarea estaltzen dituzten materialak erretiratzeko inongo intentziorik ez zutela. Isurketa handik kentzeko epaia tinkoa izan denetik urte luze honetan, Donostiako Udalak erretiratze betebehar horren atzerapena erraztu du, prozedura judizialaren betebeharrarekin zerikusirik ez duten isunak enpresari ezarriz. 

Miresmen eta laguntza gehiegi Udalaren partetik Belartzan makina bat legez kanpoko jardueren arduradun izan diren sustatzaileei, epaia betetzeko epeak luzatuz. Eta hori bat dator empresa honen isurketa ilegalaren erabilpenarekin polígono komertzial eta industrial berria egiteko. Hortaz, orain Udalak auzitegiari espedientea artxibatzeko eginiko eskaerak ez du usain onik, bide beretik baitator. Esan bezala, oraindik lekutik harri bakar bat erebez da atera. Eskaera, zertara dator bestela.

HARITZALDEn ez dugu kasualitatean sinesmenik.

Arauz kanpoko hirigintzan bada zabalduriko eragiketa, non arauak eta legeak saltatuz, egintzak aurrera eramaten dira, atzerabuelta zaila duten jarduerak garatuz. Justiziaren denborak eta ekitzeenak ez datoz bat eta horretaz baliatzen da propio eraturiko injenieritza administratibo eta juridikoa. Horretarako ilegalitateari atzera emateko koste ekonomikoa dela eta, irregulartasunari irtenbide berri bat ematen saiatzen zaio planeamendu berri batean barneratuz. Maniobra hori erabiliz legez kanpoko garaturiko hirigintza adibide ugari daude Espainia osoan.

Belartza Goikoan proposaturiko planeamendu berria ezin liteke Udalaren laguntza gabe garatu. Udala, ordea, Auzitegi Nagusiaren epaia betetzeko intsumiso diren horiekin eta makina bat bider legez kanpo aritu diren sustatzaile berberekin biltzen ari da. Hori gutxi bada, epaiaren artxiboa eskatu du auzitegian. Hori guztia, gainera, lur horien jabeenk edozein planeamendu aurrera eramateko eskubideak galdu dituzten ingurumarian gertatzen ari da. Beraz, Udalak ahalmen guztia du ingurumen babesa duten lur hauek landa lur izendatzeko eta jabetza bera kentzeko betearazpen subsidiarioaren kostea asetzeko, jabeek ordainduko ez balute.

Ze interes daude Belartza Goikoaren itzalpean? 

Haritzaldetik Nekane Arzallus zinegotziari publikoki kompromezu huen betearazpena iragarri ditzan eskatzen diogu:

 - Azken harria atera arte eta zonaldea lehengoratu arte ez ematea epaia betetzetzat.

 - Auzitegian sartutako espedientea artxibatzeko erregua deusestzatzea, epaia guzitiz betea izan dadin arte. 

- Belartza Goikoan legez kanpo aritu izan diren sustatzaileen mesedetan ez ibiltzea eta gehiago ez negoziatzea. Donostiako Udalak planeamendua aldatu behar du industriala den eremua berriro landa eremu bilakatuz. Belartza Goikoa Unanue Landa Parkean barneratu behar da.


 Donostian, 2020ko irailaren 25ean. 



No hay comentarios:

Publicar un comentario