viernes, 10 de mayo de 2019

LEGEBILTZARRA ETA UDALA ARTEKO TALKA SALTOKI HANDIEKIN


EUSKO LEGEBILTZARRA ETA DONOSTIAKO UDALETXEA SALTOKI HANDIAK EZARTZEARI DAGOKIONEKO ELKAR ARTEKO TALKA

Atzo Eusko Legebiltzarrean EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta Eusko Talde Popularra talde parlamentarioek bultzatutako lege proposamena aprobatu zen Merkataritza Jardueraren  Legea    Saltoki Handiak ezartzeari eta handitzeari dagokionean aldatzeko, Euskadin hauen ugaritzeari muga ezartzeko xedeaz.
2004tik Ekonomi-Jarduetarako Lurzoru Publikoa eta Merkataritza-Ekipamenduak sortzeko Lurralde Plan Sektorialak (LPS) muga ezartzen zuen hirien kanpoaldean Merkataritza Ekipamendu Handi berriak ezartzeko, baina Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiko ebazpen batek  lurrera bota zuen 2015ko  irailean. EJANak ekonomiko lehia libre tesipean, murrizketak ezin zirela merkatal gune handi hauek tokiko saltoki txikietan duten eragin negatiboa duten arrazoietan oinarritu irizpena eman zuen, araua ingurumen eta lurralde plangintza irizpidetan berridazteari atea irekiz. Hiru urte hauen buruan, Eusko Jaurlaritzak ebazpen honek eragina izan zuen artikulu horiek berridazteko  gaitasuna ez du agertu eta ondorioz linbo legal batean utzi gaitu: egun, inungo mugarik gabe nahi bezain beste Saltoki Handi eraiki litezke Esukadin. Hutsune legal hau konpontzeko justifikazio gabeko urteetako atzerapen honek saltoki handi hauen  ugaritzea bideratu du, bereziki Gipuzkoan, non Donostiako Udalak darama saria.
Honek  badu bere arrazoia, izan ere  sustatzaile eta multinazional handiak bultzatzen dituzten proiektu hauek ematen dituzten  errekalifikazio eta plusbaliak udal finantziaketarako oso irabazi handikoak izatea  aurkitu  baitute hainbat udaletxeek.
Luralde Antolamenduaren Gidalerro berek  azpimarratzen dute garraio sare  hiperdimensionamendu eta ibilgailu pribatua erabiltzeko baldintza ezartzen duten Saltoki Handien eredu desarrolistak, ingurumenean ezezik gure herri eta hirien egitura funtzionalaren gainean oso eragin negatiboa duela.
Bestalde etengabeki gora doan mertkatariza elektronikoa, biztanlegoaren zahartzea eta hartaz  hiriaren kanpoaldean biltzen diren Merkatalgune Handietarako irisgarritasun zailatasuna, EEBBtan “apocalipsis retail” saltoki handien itxiera masiboa deskribatzeko izengoitu den fenomenoa iragartzen du etorkizun labur batean.  
2017ko amaieran Euskadin  Europaren buruan geunden  biztanleko saltoki handi metro kadro ko zerrendan, Espainako media gainetik eta Alemaniak duenaren bikoitzaren gainetik. Tokiko saltoki txikietan multinazional tsunami honek lurreratzean izango lukeen ondorio itzulezinaren jakitun, Eusko Legebiltzarretik oposizioko taldeek 2018an Ez Legeko Proposamena aprobatzea lortu zuten, non udaletxeei saltoki handiak eraiki edo handitzeko etenaldia ezartzea eskatzen zitzaien. Legebiltarreko zuzentzaile argiaren gainetik Donostiako Udaletxeak, kasualitatez orain arte Euskadin legea aldatu ez duten talde berdinak gobernaturik, ez du obeditu tramitazioa eta aprobazioa korrika eta presaka bideratuz.
Hauen kasua da:

DONOSTIAN
PROIEKTATURIKO 
SALTOKI HANDIAK
AZALERA
Garberako zabalketa (aprobaturik)
25.000 m2
BELARTZA 2 makro parke komertziala
(tramitazioan)
75.000 m2 (sobre rasante)c+
4 solairu azpian
(25.000 m2  aldera  )
Errekalde-Teresategi
zonalde komertziala (tramitazioan)
(Lasarterekin batera)
30.000 m2
Ilunbe Merkatal zentroa (tramitazioan)
20.000 m2
San Bartolomé Muinoko  gune 
komertziala (tramitazioan)
8.000 m2
TOTAL
183.000 m2
 
Hauteskunde kanpaina garaian “Donostian merkatal zentru gehiago eraikiko ez direla” bezalako adierazpenak entzutea txundidura sortzen digu. Baieztapen hau konfusio eta iruzurrera eraman gaitzake, <Merkatal Zentrua> saltokiak galeria baten inguruan biltzen dituen eraikina baita (Garbera), <Merkataritza Ekipamendu eta Saltoki Handiak> gune komertzialean edo parke komertzial batean bateratzen diren saltoki ertainen multzoaz ari garen bitartean (Barakaldoko Megapark). Beraz, orain arte arduradun politiko bakar batek ere ez du baieztatu Donostian iada proiektatu eta tramitazioan dituzten  <Merkataritza Ekipamendu eta Saltoki Handiei> frenua jarriko dietenik.
Zer elementu gehiago behar ditu Donostiako Udaletxeak, bere burua jasangarritzat  duena, behin betiko etenaldiari ekiteko Saltoki Handien gaineko  tramitazioan?
DONOSTIA DEFENDATUZ-etik hautagai politikoek honen gainean  bere jarrera pubikoa egin dezaten eskatzen dugu, herritarrei argi eta garbi goiko tablan agertzen diren proiektuekin aurrera jarraituko duten edo ez informatuz.





No hay comentarios:

Publicar un comentario