Ehunka alegazio erregistratu dira Donostiako udaletxean BELARTZA 2-ko Hitzarmen Urbanistikoaren aurka, non multinazional eta frankiziaz eratutako makroparke bat eraiki nahi dute egun gune natural bat izaten diharduen lekuan.
Donostiako Udaleko EAJ-PSOE tandemak, Barakaldoko <Megapark> edo Iruñako <La Morea> parkea eraikitzen saiatzen ari da hala nola Donostiako Añorgako auzoan.
Udal hauteskundeak badatoz eta bi partiduek geheiengo duen prentsa horrekin isiltasun mantua itundu dute makroproiektu honen sortzea. Honen bitartez, udaletxeak 7 milioi euro sartuko lituzke poltsikora "pelotazo" bide kontsakratuaz, zoruen jabeek udaletxeari eman beharko lioketen lur zatia monetarizatuz.
Makrojarduera urbanizatzaile hau, ingurumen, paisai eta landalur aldean balore handia duen zonaldean eraman nahi dute aurrera; hala jasotzen dute argitasunez udalaren gaineko erakundeek ezarpenek.
Proiektua medio, hariztiak asfaltuz egindako aparkaleku zabal eta masiboek ordezkatuko lituzkete bertan eszarri nahi dituzten maultinazionalak eta frankiziak lekua izateko. Hauek, paisaian dominatzailea den mendi bizkar batean kokatuko liratekete, ondoko ingurune guztia urbanistikoki blindatuta badago berezkoa duen blaorea dela eta.
Proiektua ilegalki eraman zen aurrera bere sorpenean, Ingurumen Gaineko inungo Ebaluaketarik gabe, eta urteak pasa ahala, denboraz auzitegian egin ez zen salaketa ezean, poligono industrial bat egiteko planeamendua finkatu zuten. Egun, inungo justifikazio bitartez, kadukatuta eta ilegala zen hori, magia bitartez, poligono komertziala bezala berpiztu nahi dute jabeek udalaren laguntzaz.
Eusko Legebiltzarrak euskal udalei azalera handiko saltoki gehiago ez ireki ez eraikitzea eskatu die.
Legalki agerian geratu den hutsunea konpontzen saiatzen dihardunten bitartean, aurrez azalarea handiko gune komertzial hauek mugatzen zituen legea berridatziz, eromen hau eteteko ahalegina egiten da Gasteiztik.
Goi goitik datozen determinazio hauek eraikuntza eredu hauek hain kaltegarri dituzten ondorioak dute oinarri, izan ere, frogatu beharrik ezbaitago talka handiak eragiten dituztela ingurumen, mugikortasun, hurbikeko denda txikien biziraupenean eta gure herrien egitura funtzionalean
EAJ-PSOEko udal zinegotziek publikoki Eusko Jaurlaritzak 2018ko ekainean emandako erabakia betetzea esaten dute publikoki aho betez, baino ekintzek kontrakoa azaleatzen dute: konplize duten isiltasun mantupean eta publizitaterik gabe, gabon festetan argi berdea eman zioten BELARTZA 2 egiteko hitzarmen urbanistikoari, jakinaren gainean eta maltzurkeriaz.
Ehundaka pertsonek aurkeztutako alegazioak onartuta izan daitezen espero dugu, Hitzarmena bertan behera utziz , lurraren jabeen eta promotoreen faborean bakarrik den delirio urbanistiko hau geldituz.
Salatu beharra dago, pertsona fisiko ea juridiko hauek udalarekin makina bat illegaltasun eta desobedientzia espediente dituztela irekita aurrez egin dituzten jarduera irregular eta iruzurrak direla eta.
Nola da posible udalak hitzarmen bat sinatzea hirigintza zinegotziak berak emandako ordenak egun ez bete ez obeditzen dituzten horiekin?
Uste al duzu, zu hiritar gixa, etxe bat egiteko lizentzia jasoko zenukeela aurrez dozenaka ilegaltasun eta ez obeditze espediente bazenitu udala berarekin leku berean egindako eta amaitu gabeko jarduerak medio?
No hay comentarios:
Publicar un comentario