DONOSTIAKO UDALAREN HIRIGINTZA POLITIKAREN
KONTRAKO SALAKETA BATERATZEKO KOORDINADORA BAT SORTU DUTE HAINBAT HERRI
MUGIMENDU ETA ELKARTEK:
“DONOSTIA DEFENDATUZ”
izenarekin, hiriaren defentsan kezka berdintsuak partekatzen ditugun zenbait
talde eta herri-mugimenduk <hirigintza garbi, partehartzaile eta
jasangarri baten aldeko> koordinadora ez-alderdikoi bat sortzea erabaki
dugu.
Ekintzak koordinatzeko eta irizpideak bateratzeko
asmoz egin ditun bileren ondorik,
DONOSTIA DEFENDATUZ mugimendua sortu dugu Dendartean, Ondare-SS,
Satorralaia, Uliako Auzo Elkartea, Bizilagunekin, Belartza 2 Gelditu plataforma
eta Haritzalde talde naturalistak. DONOSTIA DEFENDATUZ udalaren
kudeaketa txarraren kontra diharduten
mugimendu guztiak biltzeko eta borroka lokal txikiei ahotsa emateko asmoz sortu
da.
Izaera anitzeko taldez osatua bada ere, DONOSTIA
DEFENDATUZ baterako ekintza bultzatzeko sortu da, komunean dugun arazo bati
aurre egiteko: Donostiako udal gobernuak daraman hirigintza politika erasokorra
da arazo amankomun hori, herritarren eta taldeen artean haserrea pizten duena. DONOSTIA
DEFENDATUZ hirigintzaren arloan iharduera polemikoak pilatzen ari direla
ikusita sortu da, hala nola Metroaren pasantea, Donostiako periferian
merkatalgune handi gehiago eraikitzeko egitasmoak, lurraren suntsiketa eta
artifizializazioa, hiriko arboladien mozketa masiboa, Uliako mintegien
auzo-parkea urbanizatzeko propiektua, ezaugarri eta balio berezia duten
eraikinak etengabe babesik gabe utzi eta eraistea, edota hotel berriak mugagabe
hedatzea, besteak beste.
DONOSTIA DEFENDATUZen
iritziz, iharduera polemiko horiek denak hirian bizi dugun arazo endemiko eta
ez-puntual baten islada eta ondorio
dira: hots, interes ekonomiko handiei, promotoreei eta merkataritzako
kate handiei sistematikoki mesede egiten dieten Donostiako Udaletxearen
politiken ondorio dira --udaleko diru kutxa edozein preziotan finantzatze
aldera. Ondorioz, udalaren hirigintza politika ekimen pribatuaren esku dagoela
uste dugu DONOSTIA DEFENDATUZen, bizitzeko hiri baten ordez negoziorako
hiri eredu bat eraikitzen ari delarik, donostiarren interes orokorraren
kaltetan. Gardentasun-faltaz eta araudien anbiguotasunaz baliatuz, Donostiako
komertzio txikiari, ondare arkitektonikoari eta inguruneari eraso egiten
ditenen iharduera suntsitzaileak sustatu eta hirgintzako Plan Orokorraren
aldaketak onartzen dira.
Sortu berri dugun koordinadora honen helburua
iharduera urbanistiko eta erabaki politiko horiek nabarmentzea eta salatzea
izango da beraz, eztabaida kalera zabal dadin. Hortarako, batzar informatiboak,
mahainguruak eta elkartasunezko ekintzak egingo ditu DONOSTIA DEFENDATUZ
mugimenduak, problematika hauek herritarrengana helarazteko.
Lehenengo ekimena urtarrilaren 28an KOLDO
MITXELENAN izango da, <Zer ari da gertatzen Donostian? Botereak eta
hirigintza politikak, agerian> izenburupean antolatu dugun
mahainguruarekin.
DD-en aurkezpena urtarrilaren 16ean
No hay comentarios:
Publicar un comentario