jueves, 27 de diciembre de 2018

DONOSTIARAKO OLENTZEROA UDALAK EKARRI DU


EAJ-PSOE Udal Gobernuak argi berdea eman zion abenduak 26ean  BELARTZA 2 makro poligono komertziala eraikitzeari Donostian.


Anoeta bezalako  24 estadioko azalerarekin, katalogatutako  zuhaitzgune baten gainean eta Donostian geratzen diren baserri estrategikoek  bere jarduerarako erabiltzen duten lurretan proiektatu dute planeamendua.  Azalera handiko merkatalguneen eraikuntzari etenaldia  ematea gomendatu zenetik, egunera dagoen  garapen urbanistiko  zital, polemiko eta justifikaezina  da hau, 200.000m koadro zoru natural txikituz artifizializatzeko.

“La Morea” Iruñan edo  “Megapark” Barakaldon bezala poligono erraldoi batean  pabilioi komertzialak  pilatzen dituzten  eredu hauek,  ingurumenean nahiz saltoki txikietan  eragiten dituzten ondorio  negatiboak  direla, Eusko Legebiltzarrak etenaldi bat eskatu zien euskal udalei hauek ez aprobatzeko,  hauen hazkuntza mugatzeko normativa idazten den bitartean. 

Udalak, apropos eta azpikeriaz, gaboneetako jaiegunetan aprobatu egin du polígonoa aurrera eramateko  hitzarmena, azalera handiko saltokiei etenaldia obeditzeko kompromezua hautsiz. 

Pelotazo berri honetaz udalak finanziazioa bilatzearen atzetik doa, horretarako   ingurumena suntsitu eta saltoki txikiak ormaren kontra ere  jarri behar baditu  trukean. Hiriarentzako Olentzero itzela ekarri du Udalak,  baino are eta hobeagoa da lotsagabeki  mesede egiten dien interés pribatu horientzako.

Justifikaziotzat honako hauek hartu dituzte: joera komertzial berriak, komertzioaren dinamizazioa eta Donostirako  azalera handiko saltokien merkatal kuota defenditzea inungo ikerketa oinarri eta herri planeamendu ardatzak kontran. Bere borondate ona  sinistarazteko Klima 2050  Akzio Plana bezalakoak izenpetzen dituzte biztanlegoarekiko, eta bitartean, ehun urtetik gorako basoa txikitu, kontserbaturiko naturgunea urbanizatu eta  kotxe pribatuan mugikortasun eta kutsadura  gehien eragiten duen eredu urbanistikoa  aprobatzen dute: pabilioi komertzialetako makropoligoa.

Donostiako hiria bere baso, ondasun natural, paisai eta baserritaz gabetzea parke komertzial  masiboak eraikitzeko  beharrezkoa al  da? Hau al da nahi dugun hiria?




No hay comentarios:

Publicar un comentario