Añorgan Belartza 2 ezezik azalera handiko merkatalguneak irekitzeko beste  proiektuak aurrera  ateratzen ahalegintzen ari dira, Errekalde-Teresategi eremua besteak beste.
Donostiako
Planeamendu Aholkularitza Batzorde Iraunkorra azaroaren 20ean bildu zen  Donostia eta Lasarte-Oria arteko  Errekalde Teresategi eremuan  azalera handiko saltokia eraikitzeko
Bateragarritasun Plana lantzeko.
Lasarteko
udala, hirigintza eragiketaren 
sustatzaile  bezala, beharrezko
Bateragarritasun plana  bultzatzen du bi
udalherrien artean, azalera handiko saltoki berri bat  ezarri nahi duten eremua bi udalek
partekatzen baitute. 
Proposatutako
zonaldea, Teresategi mendiko  hegala da,
egun egoera naturalean  kontserbatzen den
basoa  bertan duena.  Industrial zoru kalifikazioa duen  eta iraganean   okerreko aurreikuspenez eraikigarri bezala
klasifikatu zen hainbeste horietako bestelako adibide bat da. Gaur egun
udaletxeek jatorrizko  egoera mantendu
ezezik klasifikazioa  leheneratu dezakete
Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak 
proposatzen duten bezala.  Kasu
honetan, zonalde  naturala
artifizializatzeko  asmoa dute zoru
industriala komerzialera aldatuz  ESKAERA
pribatu bati erantzuna emateko.  
Fauna,
flora, bioanitztasun eta paisaiaren aurka era itzulezinean atentatuko  lukeen eragiketa urbanistiko hau  ez dela ez 
biztanleriaren masan  ez interes
orokorrean oinarritzen batzordeko bileran 
azaldutako gaietariko bat izan zen. Hare eta gehiago, Planeamendu
Aholkularitza Batzordeak  hirigintza
jarduketak, Lasarteko lurretan gehien batean 
hedatzen badan ere, ondorio negatiboak 
Donostiako udalehrrian eta bere biztanlegoan  kanporatzen dituela  onartzen du. Horien artean mugikortasun
sustainagarriaren aurkan sortuko lukeen 
trafiko masiboa azpimarratu zen,  gainetik zalantzarik gabeko sortuko lituzkeen  ingurumen eta soinu kutsadurak ere  edota 
bertako  eta hurbiltasuneko
komertzioan  eragingo lukeen talka
kezkagarria tratatu ziren besteak beste.
Eusko
Legebiltzarrak 2018ko otsailaren 14 aprobatu zuen euskal udaletxeei   premiatzea azalera handiko merkatagune berriak
ireki edo handitzeko  tramitazio   eragiketetan moratoria bat egin zezaten, berau erregulatuko duen eta orain linbo legal bat
utzi duen  araudia onartu arte.
Interes
orokorra gailentzen duen justifikaziorik gabe Donostiako  Planeamendu Aholhu Batzordea Errekalde Teresategin azalera handiko
merkatalgune bat eratzeko Bateragarritasun Planaren  aurka kokatu zen.
 
No hay comentarios:
Publicar un comentario