miércoles, 27 de junio de 2018

DONOSTIAKO UDALAK AURRERA EGITEN DU EUSKO LEGEBILTZARRAREN AURKA

DONOSTIAKO UDALAK AURRERA EGITEN DU  EUSKO  LEGEBILTZARRAREN AURKA

Donostiako Udaleko PNV PSOE tandem politikoak iragarri du aurrera jarraituko duela Belartza Goikoaren lurra Donostiako makropoligoko komertzialean bilakatzeko Plan Orokorraren aldaketarako tramitearekin.

Ernesto Gascok alkateordeak kontrakoa titularra eman badu ere, Donostiako Udalak ez du berehala onartuko Eusko Legebiltzarrak hartu duen erabakia, udaletxeei ekipamendu komertzial handien eraikitzea eteteko eskatzen diena. Eusko legebiltzarrak insitutzio publikoei eskatu die Plan Orokorrak ez aldatzeko, ez rekalifikaziorik onartzeko eta ezta beste edozein neurri hartzeko  establezimendu komertzialak handitu edo irekitzea baimenduko duena; berau erregulatuko duen araudia onartu arte.
Donostiako Udalak Belartza Goiko gune naturala “Barakaldo” edo “Morea” batetan bilakatu nahi du, frankizia eta multinazionalen pabeiloi erraldoiak aurreikusten duen makropoligono komertzialarekin. Horretarako, landa gunea zoru komertzialean bilakatzeko rekalifikatzen saiatzen ari da Hiria Antolatzeko Plan Orokorralren Aldaketaren bitartez, pasa den ekainaren 14ean Eusko Legebiltzarrak
Belartzako HAPOA ez dago onartua eta  honen moldaketan lanean ari den bakarra promotora pribatua da, Mercadona irregulartasun eta ilegalidadez josita eraiki zuena promotora bera, ingurugiroaren zainketarako neurriei muzin egin ziena. Gaur egun Donostiako Udalean  ez dago ezertxo ere onartua Belartza 2ren inguruan eta beraz, Eusko Legebiltzarrak eskatutakoari jarraitzen, Belartza 2 egiteko planeamendua  ETEN BEHARKO LUKETE.

Ernesto Gascok esan du Udalak ez duela zentru komertzial gehiago eraikiko, baina baieztapen horretatik  Garbera, Errekalde, Ilunbe, Bretxa, San Bartolome eta Belartza kanpo geratzen direla aurreratu du.  Argi dago Donostiako Udalak etenaldiaz aritzean etorkizuneko zentru komertzial imajinarioez ari dela eta ez egun  eskuartean, eta aprobatu gabe dituzten beste guztietaz. 
Azalera handiko komertizalgune  guztiekin aurrera jarraitzeko tramitazioa ez dutela etengo jakina da, eta presaka gainera, udal hauteskundeak etorri baino lehen.

Begibistan geratzen da Udalak lan handia egiten duela benetako informazioa ez argitaratzeko eta gisa honetako titularren bitartez egia distortsinatzeko, boltsikoak betetzeko hartu dituzten erabakiak ezkutatzen dituzten bitartean, hiritarron gainetik, ingurugiroaren gainetik eta Eusko Legebiltzarraren gainetik.

DONOSTIAKO UDALAK ARGI UTZI DU INTERES PRIBATUAK ETIKA, MORAL ETA LURRALDEAREN POLITIKEN GAINETIK DAUDELA. 




No hay comentarios:

Publicar un comentario