DONOSTIAKO UDALAK AURRERA EGITEN DU EUSKO LEGEBILTZARRAREN AURKA
Donostiako Udaleko PNV PSOE
tandem politikoak iragarri du aurrera jarraituko duela Belartza Goikoaren lurra
Donostiako makropoligoko komertzialean bilakatzeko Plan Orokorraren aldaketarako tramitearekin.
Ernesto Gascok alkateordeak kontrakoa titularra eman badu ere, Donostiako Udalak ez du
berehala onartuko Eusko Legebiltzarrak hartu duen erabakia, udaletxeei ekipamendu
komertzial handien eraikitzea eteteko eskatzen diena. Eusko legebiltzarrak insitutzio publikoei eskatu die Plan Orokorrak ez aldatzeko, ez rekalifikaziorik
onartzeko eta ezta beste edozein neurri hartzeko establezimendu
komertzialak handitu edo irekitzea baimenduko duena; berau erregulatuko duen
araudia onartu arte.
Donostiako
Udalak Belartza Goiko gune naturala “Barakaldo” edo “Morea” batetan bilakatu
nahi du, frankizia eta multinazionalen pabeiloi erraldoiak aurreikusten duen makropoligono komertzialarekin. Horretarako,
landa gunea zoru komertzialean bilakatzeko rekalifikatzen saiatzen ari da Hiria
Antolatzeko Plan Orokorralren Aldaketaren bitartez, pasa den ekainaren 14ean
Eusko Legebiltzarrak
Belartzako
HAPOA ez dago onartua eta honen
moldaketan lanean ari den bakarra promotora pribatua da, Mercadona
irregulartasun eta ilegalidadez josita eraiki zuena promotora bera,
ingurugiroaren zainketarako neurriei muzin egin ziena. Gaur egun Donostiako Udalean ez
dago ezertxo ere onartua Belartza 2ren inguruan eta beraz, Eusko Legebiltzarrak eskatutakoari jarraitzen, Belartza 2 egiteko planeamendua ETEN BEHARKO LUKETE.
Ernesto Gascok esan du Udalak ez duela zentru komertzial gehiago eraikiko, baina baieztapen horretatik Garbera, Errekalde, Ilunbe, Bretxa, San Bartolome eta Belartza kanpo geratzen direla aurreratu du. Argi dago Donostiako Udalak etenaldiaz aritzean etorkizuneko zentru komertzial imajinarioez ari dela eta ez egun eskuartean, eta aprobatu gabe dituzten beste guztietaz. Azalera handiko komertizalgune guztiekin aurrera jarraitzeko tramitazioa ez dutela etengo jakina da, eta presaka gainera, udal hauteskundeak etorri baino lehen.
Begibistan
geratzen da Udalak lan handia egiten duela benetako informazioa ez
argitaratzeko eta gisa honetako titularren bitartez egia distortsinatzeko,
boltsikoak betetzeko hartu dituzten erabakiak ezkutatzen dituzten bitartean,
hiritarron gainetik, ingurugiroaren gainetik eta Eusko Legebiltzarraren gainetik.