Prentsa oharra: 2017/06/16
BELARTZAKO HARRI ISURKETA EAEKO AUZITEGI NAGUSIRA
Belartza 2 Gelditu Plataformak Haritzalde Naturzaleen Elkartearen eskutik
Bilboko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salaren aurrean
apelazio-errekurtsoa aurkeztu duela adierazi nahi dugu.
Ezaguna denez, aurretik Donostiako Udalak emandako baimenaren aurkako
elegitea aurkeztu genuen argi eta garbi Legearen kontrako ekintza zelakoan.
Baimenak Mercadona eraikitzeko, hura kokatu behar zen harrobitik ateratako
hondakin eta harriak Belartza Goikoan, eremu natural batean, isurtzea ahalbidetzen
zuen, 4 ha okupatuz.
Naturzaleok eta bizilagunok Administrazio-egintza horren berrikusketa eta berraztezketa
lortzeko eskubide legalari eutsi egiten diogu justiziaren babesa
eskatuz. Horretarako gure abokatuek Udalaren erabakiaren aurkako zuzenbidean
oinarrituriko argukiaketa sakona eta zorrotza prestatu dute, gure ustez
emandako baimenak ez baitu oinarri juridikorik, eta horregatik hain zuzen ere
erabaki hura baliogabetzea eskatzen dugu.
Edozein kasutan, agerian da isurketak helburu jakina eta interesatua zuela,
indarrean dagoen Legediaren arabera baimendutako hondakindegian bukatu
behar zuena Belartzan bertan behin betiko uztea alegia. Baina gauza ez zen
hor gelditu eta materialeak kutsatuta egoteko zantzu eta aztarnak izan arren,
toki ezberdinetara eraman zituzten haiekin etekin ekonomikoak lortze aldera.
Izan ere, kamioi andana ibili zen bueltaka harriak Arbaizenea, Astigarraga eta
Orioko obra ezberdinetara eramanez. Hori guztia JR Becerra parlamentariak
Eusko Legebiltzarrean salatu zuen joan den azaroan.
Bestalde, azpimarragarria da martxoan, Udaletxean bertan eta Hirigintza Zinegotzia
aurrean zutela, sustatzaileen ordezkariek beraiek han geunden herritarroi
aitortu zigutena. Zur eta lur gelditu ginen materialen isurketa goiko lursailean
Belartza 2ko makropoligonoa egiteko aurretik aurreikusitako ekintza
zela, hots, nahita bota zituztela bertan harriak oraindik onartuta ez dagoen
proiektua egiteko! Iruzurra horrela aitortzeak eta Zinegotziak ezer entzun ez
balu bezala jarraitu izanak aho bete hortz utzi gintuzten. Enrique Ramosek
20 hilabeterako emandako baimena duela hilabete asko agortu zen, eta Udalaren
esku dago kenduaraztea edo beraiek kentzea sustatzaileen lepora. Orain
arte ez du horrelakorik agindu eta bitartean Belartza 2ko proeiktu berriaren
inguruan negoziatzeko iruzurra egin zioten sustatzaileekin elkartzen da maiz.
Bi urte luze daramatzagu isurketa nahiz emandako eta orain errekurrituriko
baimena burututako egintzen azpijokoa dela salatzen, paisaia eta balore na-
turalak nahita kaltetu dituena. Udalaren baimena aldi baterako bazen ere eta
mugadata gaindituta egon arren, badirudi Udalari erabilitako trikimailuaren
jakitun izatea bost axola zaiola eta, gure ustez, ilegala zen baimen hura eman
bazuen, orain legez kontrako egintzak ez dituela ekidingo dirudi. Konplizitaterik
gabe, ulertezina.
Ez da, beraz, kasualitatea Udalaren geldotasuna eta jarrera pasiboa. Udala
irregulartasunaren jakitun izanda, orain errekurritutako aldi baterako zen
isurketa-baimena betiko bilakatzeko asmo horri indar guztiz kontra ez badio
egiten nahitaezko laguntzaile bilakatuko luke. Merkataritza gune erraldoi berriak
Anoeta bezalako 24 futbol-zelaein azalera hartuko luke eta badirudi
araudiaren gainetik egingo bada ere Udala hura laguntzeko prest dagoela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario