viernes, 26 de junio de 2020

BELARTZA GOIKOAN BETEARAZPEN SUBSIDIARIOA

Hona hemen HARITZALDE NATURZALEEN ELKARTEAK  gaur argitaraturiko prentsa oharra:



HARITZALDE NATURZALEEN ELKARTEAK poz handiz hartu du atzo Donostiako Udalbatzak mozio bitartez aprobatutako Donostiako Gebernuari zuzendutako eskaria, non Belartza Goikoa gunean betearazpen subsidiarioari ekin eta kaltetutako zonaldearen lehengoratzea gauzatzeko tramitazioa has dezan eskatu den. 

Jarrera politiko aldaketa urtebete beranduago badator ere, elkarteak Udalari 2016 urtetik eskatzen daramanarekin bat dator, orain ingurumen lehengoratzea jaso behar duen zonalde naturalean VUSA enpresaren isurketa ilegalaen salaketa hasi zuenetik hain zuzen ere. 

2016. urteko udaberrian, Belartza Goikoan gaur Mercadona eta Mc Donalds kokatzen diren harrobiko indusketako 120.000 m3 gorako harri eta hondakin pilaketa ilegala egin zen, lizentziarik gabekoa. Bizilagun, natur talde eta talde ekologisten salaketen gainetik, Donostiako Udalak 4 hekatereako isurketa legeztatzeko obra baimena eman zuen. Baimena horren ilegaliteatearen jakitun, HARITZALDE NATURZALEEN ELKARTEAK auzitegietara jo behar izan zuen, Udal babesik gabe. 2019ko ekainaren 26an ateratako 219/2019 epaiaren bidez EAEko Auzitegi Nagusiak arrazoia eman zigun, betelana eta Udalak emandako baimena legez kontrakoa zirela ebatziz. Donostiako Udalak epaia eta edukinaren jakinaren gainean egon da data hartatik, non VUSAri (Valeriano Urrutikoetxea S. A.) obra ilegalaren ardura leporatzen zaion eta Donostiako Udalari obra baimena ilegalaren ardura ezartzen zaion. 

Baldintzarik gabe bete beharreko mandatu judiziala ez zen bete, Auzitegi Nagusiak zonaldearen berreskuperapena gauzatzeko 2 hilabeteko luzaezinezko epea ezarri bazuen ere 2019 urtean. Aitzakiarik gabe judizialki ezarritako epean ez betetzeak ez du zerikusirik Donostiako Udalak eta VUSAk haien artean lizentzia ilegalaren edukia bete ez izanagatik duten lehiarekin. Betearazpen subsidiariora exekuzio ordena betetzen ez duen arduraduna ordezkatzen duen baliabide hertsatzailea da, behartutakoa Donostiako udala izanik kasu honetan HARITZALDE NATURZALEEN ELKARTEAk, erabaki politiko honen jarraipenean, betearazpen subsidiarioa berehala aktibatu dadin exijitzen du, Udalak horretarako dituen ustekabeko gastuetarako dituen aurrekontuak erabiliz. 

Elkartetik, Udalak kaltetutako gunea berreskuratzeko Lehengoratze Proiektua berehala eta atzerapenik gabe enkargatu dezala eskatzen du, epaiak jasotakoa betez, hau da, lekua makroisurketa ilegalaren aurreko egoera naturalera itzularaziz. 

Bertatik sortuko diren gastuak enpresa arau-hausleari egokitzea duela edota lurren enbargura ere jo daitekela jakitun izanda, Haritzaldek zonaldearen birklasifikazioa aldarrikatzen du, industriagunea izatetik landa eremua izatera itzuliz. Era berean eremua ,Belartza Goikoa, balio ekologiko eta naturalak direla eta, ondoan dagoen babes urbanisitikoa duen Unanue Landa Parkean barnera dadin eskatzen dio Udalari. 


                                                                                                           Donostian, 2020ko ekainak 26


No hay comentarios:

Publicar un comentario