Hona hemen HARITZALDE NATURZALEEN ELKARTEAK gaur argitaraturiko prentsa oharra:
Jarrera politiko aldaketa urtebete beranduago badator ere, elkarteak Udalari 2016 urtetik
eskatzen daramanarekin bat dator, orain ingurumen lehengoratzea jaso behar duen zonalde
naturalean VUSA enpresaren isurketa ilegalaen salaketa hasi zuenetik hain zuzen ere.
2016. urteko udaberrian, Belartza Goikoan gaur Mercadona eta Mc Donalds kokatzen diren
harrobiko indusketako 120.000 m3 gorako harri eta hondakin pilaketa ilegala egin zen,
lizentziarik gabekoa. Bizilagun, natur talde eta talde ekologisten salaketen gainetik,
Donostiako Udalak 4 hekatereako isurketa legeztatzeko obra baimena eman zuen. Baimena
horren ilegaliteatearen jakitun, HARITZALDE NATURZALEEN ELKARTEAK auzitegietara jo
behar izan zuen, Udal babesik gabe. 2019ko ekainaren 26an ateratako 219/2019 epaiaren
bidez EAEko Auzitegi Nagusiak arrazoia eman zigun, betelana eta Udalak emandako
baimena legez kontrakoa zirela ebatziz.
Donostiako Udalak epaia eta edukinaren jakinaren gainean egon da data hartatik, non
VUSAri (Valeriano Urrutikoetxea S. A.) obra ilegalaren ardura leporatzen zaion eta
Donostiako Udalari obra baimena ilegalaren ardura ezartzen zaion.
Baldintzarik gabe bete beharreko mandatu judiziala ez zen bete, Auzitegi Nagusiak
zonaldearen berreskuperapena gauzatzeko 2 hilabeteko luzaezinezko epea ezarri bazuen
ere 2019 urtean. Aitzakiarik gabe judizialki ezarritako epean ez betetzeak ez du zerikusirik
Donostiako Udalak eta VUSAk haien artean lizentzia ilegalaren edukia bete ez izanagatik
duten lehiarekin.
Betearazpen subsidiariora exekuzio ordena betetzen ez duen arduraduna ordezkatzen duen
baliabide hertsatzailea da, behartutakoa Donostiako udala izanik kasu honetan
HARITZALDE NATURZALEEN ELKARTEAk, erabaki politiko honen jarraipenean, betearazpen
subsidiarioa berehala aktibatu dadin exijitzen du, Udalak horretarako dituen ustekabeko
gastuetarako dituen aurrekontuak erabiliz.
Elkartetik, Udalak kaltetutako gunea
berreskuratzeko Lehengoratze Proiektua berehala eta atzerapenik gabe enkargatu dezala
eskatzen du, epaiak jasotakoa betez, hau da, lekua makroisurketa ilegalaren aurreko egoera
naturalera itzularaziz.
Bertatik sortuko diren gastuak enpresa arau-hausleari egokitzea duela edota lurren
enbargura ere jo daitekela jakitun izanda, Haritzaldek zonaldearen birklasifikazioa
aldarrikatzen du, industriagunea izatetik landa eremua izatera itzuliz. Era berean
eremua ,Belartza Goikoa, balio ekologiko eta naturalak direla eta, ondoan dagoen babes
urbanisitikoa duen Unanue Landa Parkean barnera dadin eskatzen dio Udalari.
Donostian, 2020ko ekainak 26