BELARTZA-2 EZ DATOR BAKARKA
Udaletxeak Añorgarako dituen berehalako proiektuak |
Udara honen luzaroan leunki-leunki loturarik gabeko proiektuak balira bezala publiko egin dira azalera komerzial handiko ezarpena bideratzeko dauden planak Añorgako auzoan. Gaineko plano bakar batean batzen baditugu udaletxeak sustatzaile pribatuekin hiriaren zonalde honetarako negoziatzen duen hirigintza jarduera ederraren ikuspegi globala hartu dezakegu.
Ez da dudarik Añorga Donostiako polo edo ertze komertzial handi bat bilakatu nahi dutena autobidea, N-1 eta beste inguruko udalherrien artean estrategikoki kokaturik dagoelako.
Multzoan, Añorgako zonalde honetan ''Barakaldoko Megapark'' denaren antzekoa egin nahi dute, prentsan iragarriak izan diren multinazional komertzial askoren ezarpenarekin.
Krisialdi honetan higiezin burbuilaren etena geroztikan eta proiektu publiko handi nahiz infraestruktura garapenerako funtsik ezdagoela, dirua zorroa beteta daukaten gutxi horien bitartez dator: krisialdian hazkuntzarako aukera ikusi duten multinazional handien eskuetatik . Oferta pribatu hauetan, diru gosez eta makal dabiltzan heuren jarduerak gizentzeko filoia aurkitu dute sustatzaile, eraikigile eta lagun politikoek, makro enpresa hauek bere negozioa azkar eta leku estrategikoan eraiki dadin dirua aurrez mahai gainean jartzen baitute.
Hala, Donostian bertan bakarrik momentu honetan udaletxeko agintariak ahalegin guztiz aprobatu nahiean dabiltza:
-Garberako zabalketa komertziala
-Illunbe komertzialgune handi batera izateko eraldaketa
-Oasa Savoisienne komertzialgune handi batera izateko eraldaketa, industriala berez den partzala batean.
-Komertzialgune handi bat Errakalde-Teresategin, industrialgunea den leku honetan Lasarteko udaletxearekin batera.
- BELARTZA-2 makropoligono komertziala belartza goikoa naturgune aberatsean, 2000 urteen hasieran poligono industriala bezala diseinatu zen horretan eta garatu gabe geratu zena demanda ezagatik planeamendua kadukatuz.
NEURRIRA EGINDAKO HIRIGINTZA
Antolamendu estrategia guzti hauek batera udal gobernuak orkestaturik ari dira ematen, ez dakigu zein da proiektu hauek presaz aprobatzera bultzatu nahi dien 'interesa', baino agerian uzten du ez dela Interes Orokorra, egun komertzial zoru gehiagoren eskaririk ez baitago Donstialdean. Hirigintzak eta Lurraldearen Antolamenduak biztanlegoaren masaren beharrei erantzuna eman behar die, ez irabazi-gose den oferta pribatuari, Jakin baitakigi zeinengora egiten duten estamentutan heuren tentakuluak
Udaletxea gobernatzen duten taldeen eraiki eta eraiki egiteko itsukeriari kezkaz begiratzen diogu, horretarako edozen instrumentu urbanistiko nahiz legala erabiltzeko prest daudela justifikaezina dena justifikatzeko. Azalera handiko multinazional komertzialen mesedean plegatuta, guztiz anakronikoa den hiri eredua sustatu nahi dute, eredu zaharkituta, pobrea, nortasun gabekoa eta gauza askoren artean Donostiako kalitatezko komerzio txikiari kalte handia egiten diona. Beste eraginen artean mugikortasuna eragiten du bakarkako transportea azalera handiko jarduera hauetara hiriaren kanpoaldera erakarriz, kutsadura sortzen eta zentzugabeko trafiko jarioa sortaraziz kostu txikiko eskariak erakarrita diren erosleen artean, komerzio ttikiak haien ondoan ezer gutxi egin dezakelarik. Eta eskeintza hauek zeren truke? Lan behin-behinekotasuna, esplotazioa, kostu txikiko produkzioa, kutxadura eta atzean..adiskidekeria, korrupzioa, sare politikoa..ondo ezaguna den istorioa.
ANTOLAMENDU EREDU ARKAIKOA
Añorga goi mailako landa auzoa da, baserriz, nekazal eta abeltzain jardueraz zipriztindukoa, gure herriaren nortasuna gordetzen duen auzoa, gure paisaia, bizimodu, kultura eta ondare inmaterialaren lekuko, babestu beharreko flora eta fauna anitzen gordeleku naturala gaur asfaltu, pabilioi, zabaldegi artifizial eta biltegi komertzial handi eta trafiko masiboz josi nahi dutena. 2000. urteetako Espainian ugaritu zen irudi pobre eta lustregabeko hori Euskal Herritik kanpora eta hegoalderantz jeistean hain ezagungarria egiten dena..Hiri inguruetako auzoak komertzial poligonoak irentsita..
Urruti oso Europatik datozen Hirigintza, Garapen eta Mugikortasun Iraunkorren aldeko zuzentzaileetatik..zeinek horniduradun erabilerak, leku berdeak eta habitaten babesa dute helburu.
Añorga ez da Mc Donalds, ez Mercadona. Ez da Leroy Merlin..ezta bestelako multinazionalak
Añorga bere auzotarrek Donostiar guztiek bezala zergak ordaintzen dituzten eta udaletxeak abandonatu duen auzoa da, ez udal hornidura, ez anbulategia, ez liburutegia, ez kulturetxea, ez polikiroldegia, ez ikastetxea duen auzoa..baino bai ekimen pribatuek eskeintza egiten duen pastel zaporetsu ederra. Krisialdiari etekina ateratzen dioten banpiroen banketea.
Belartza- 2 Gelditu Plataformatik Belartza-2, Oassa eta Errekalde-Teresategi proiektuen aurka posizionatzen gara, laister beraien aurkako ekintza berriak iragarriko ditugularik. adi egon.
BELARTZA 2 GELDITU.
NATURA BABESTU.
No hay comentarios:
Publicar un comentario